Israelgo Armadak tiro egin dio Europako eta beste hainbat herrialdetako diplomatiko talde bati Zisjordanian
Europako, Amerikako eta Arabiako hainbat herrialdetako ordezkari diplomatikoz osatutako talde bat tirokatu dute asteazken honetan Israelgo indar armatuek Zisjordania okupatuaren iparraldean dagoen Jenin herrian.
Palestinako Agintaritza Nazionaleko Atzerri Gaietako Ministerioak antolatutako bisita batean ari ziren parte hartzen. Tartean, Espainia, Frantzia, Italia, Kanada, Danimarka, Finlandia eta Erresuma Batuko diplomatikoak zeuden, baita hainbat hedabideetako kazetariak ere. Palestinako Atzerriko Ministerioren hitzetan, soldadu israeldarrek diplomatikoak "kikiltzea" izan dute helburu.
Nazio Batuen Elkarteak emandako informazioaren arabera inor ez da zauritu erasoan. Bisitan 30 pertsona inguru bildu dira, Palestinako lurraldeetan ordezkaritza diplomatikoa daukaten herrietako kideak.
Ordezkaritza diplomatikoa "baimendutako ibilbidetik irten" dela salatu du Israelgo Armadak eta, beraz, tiroak "ohartarazpen" gisa egin dituztela azaldu du. Israelen Defentsarako Indarrek "sortutako eragozpenak" deitoratu dituzte ohar baten bidez. Inor ez dela zauritu azpimarratu dute eta gertaera "borroka gune aktibo" batean izan dela azaldu dute.
Diplomazialariak Yeningo bidaian lagundu dituen Ahmed Al Deek Palestinako Atzerri Ministerioko kontseilari politikoak, aldiz, azaldu du ez direla hitzartutako bidetik atera eta soldaduek tiro egin zietela.
"Diplomazialariei tiro egin zieten, baina jainkoari eskerrak, inor ez da zauritu", azpimarratu du Al Deek, gertakariaren ostean telefonoz izandako elkarrizketa batean.
Nazioartearen erantzuna
Kaja Kallas EBko Atzerri Politikako goi ordezkariak "onartezina" den tiroketa ikertzeko eskatu dio Israeli Bruselatik.
Alemaniako Atzerri Ministerioak "gertakaria" gaitzetsi du. Herbehereetako Gobernuak ohartarazi duenez, diplomazialariek "euren lana egiteko aukera izan behar dute, eta mehatxu egitea onartezina da". Turkia, Egipto eta Jordaniako Atzerri ministerioek ere tiroketa gaitzetsi dute.
Portugalgo Gobernuak Israelek Lisboan duen enbaxadorea deitu du erasoaren ostean, Italiak eta Frantziak egin duten bezala, "azalpen ofizialaren" bila. Era berean, Belgikak "azalpen sinesgarriak" eskatu dizkio Tel Aviveko Gobernuari.
Yenin herria eta, bereziki, bertan dagoen errefuxiatuen gunea dira Israelen operazio militar gehien jasaten ari diren guneetako bat urtarriletik. Dozenaka palestinar hil dituzte bertan, tartean, baita adin txikikoak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
130 hildakotik gora eta 500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Dozenaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.