Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chavismoak garaipen zabala lortu du hauteskunde erregionaletan, Venezuelako 24 eskualdeetako 23tan irabazita

Nicolas Maduro presidenteak esan du chavismoa "sekula baino biziago eta indartsuago" dagoela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Nicolas Maduroren koalizioa, hautestontzietan irabazle: ''Chavismoa inoiz baino indartsuago dago''

Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) chavismoaren garaipea baieztatu du herrialdeko 24 eskualdeetako 23tan, tartean Guayana Esequiban, Guyanak kudeatzen duen baina Venezuelak bere sentitzen duen 160.000 kilometro koadroko lurraldean.

"Hauteskunde mahaien % 93,01 zenbatuta", chavismoak Zulia (ipar-mendebaldea), Barinas (mendebaldea) eta Nueva Esparta berreskuratu ditu, haurreko hauteskunde erregionaletan oposizioak bereganatu ostean. Alberto Galindez antichavistak Cojedesen (mendebaldea) agintzen jarraituko du.

Guayana Esequiban Neil Villamizar chavista izan da garaile, Armada Bolivartarrean 34 urtez ibilitako militarra, eta esan du Caracasek eta Georgetownek beretzat nahi dituzten Venezuela hegoaldeko lurraldeetara "venezuelartasuna" eramateko egitasmoa duela.

Carlos Quintero CNEren presidenteordeak esan du emaitzak behin betikoak direla, eta horregatik, eskualdeetako hauteskunde batzordeei "karguak esleitzeko eta aldarrikatzeko prozesua" abiatzeko agindua eman die.

"Burujabetza egun bat bizi izan dugu, Venezuelako herriaren adierazpen zibikoa eta demokratikoa, herriak botoen bidez hitz egin du", azpimarratu du Quinterok, emaitza errespetatzeko deia egitearekin batera.

CNEren arabera, parte-hartzea % 42,63koa izan da, 21,4 milioi inguru botorekin.

Plataforma Unitario Demokratikoa (PUD) oposizioko koalizio nagusiak ez ditu hauteskundeotako emaitzak onartu, iazko presidentzialetan Edmundo Gonzalez Urrutiak irabazi zuela eta Nicolas Maduroren garaipena iruzurra izan zela defendatzen baitu.

"Sekula baino indartsuago"

Emaitzen berri izan ostean, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak esan du chavismoa "sekula baino biziago eta indartsuago" dagoela.

"Blokeoak, isun kriminalak, faxismoa eta indarkeria gorabehera, iraultza bolivartarrak erakutsi du sekula baino biziago eta indartsuago dagoela. Chavismoaren boterea erakutsi dugu, XXI. mendeko bolivarianismoarena", adierazi du Caracasen egindako ekitaldi batean.

Urtarrilean hirugarren agintaldiari ekin zion presidenteak Venezuelako Alderdi Sozialista Batuak (PSUV) Zulian lortutako garaipen "ikaragarria" nabarmendu du, eta Barinas "berreskuratu" izana.

Maria Corina Machado buruzagi antichavistak, bere aldetik, esan du venezuelarren % 85ek ez dutela botoa eman, eta hori Maduroren "erregimen kriminalaren" beste porrot bat dela. Gainera, "trantsiziorako" deia egin dio Armadari, "ordenarekin eta segurtasunarekin", eta "betebehar konstituzionala" jarraituz eta "herri burujabetza bermatuta".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X