Gosetea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nahasmena eta etsipena Gazan, AEBk eta Israelek bultzatutako fundazioaren laguntza banatzeko

Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak "lazgarritzat" jo ditu AEBk Nazio Batuen Erakundearen baiezkorik gabe sortutako erakundeak gaur abiatu duen janari banaketaren irudiak.
18:00 - 20:00
Tentsioa Gazan, Israelek babestutako AEBko fundazioaren laguntza banaketan

Ehunka pertsonak hesiak gainditu dituzte eta kontrolik gabe sartu dira Gazako Fundazio Humanitarioak kudeatzen dituen laguntza banatzeko guneetako batean, gobernuz kanpoko erakundeetako iturriek ziurtatu dutenez.

Israelgo Armadak onartu du "abisu tiroak" bota dituela "eremutik kanpo", jendea sakabanatzeko, baina ukatu egin du helikopteroetatik herritarren aurka tiro egin izana.

Fundazio berriak, GHFk (ingelesezko siglak), ohar batean adierazi duenez, "arratsaldeko une batean, banaketa puntuan zegoen jende kopurua hain zen handia, ezen lantaldeak atzera egin behar izan du, gazatar kopuru txiki batek laguntza segurtasunez hartu eta alde egiteko". Gertakariaren ostean, banaketa berriz hasi da, antolakuntzak adierazi duenez.

"Gutxi gorabehera, 8.000 janari kutxa banatu dira orain arte. Bakoitzak 5,5 pertsona elikatzen ditu 3,5 egunez, 462.000 otordu guztira", zehaztu du GHFk bere oharrean.

GHFk salatu du, gainera, Hamas sarbidea blokeatzen ari zela, baina ez du inolako frogarik aurkeztu.

Zerrendako Gobernuak, aldiz, ukatu egin ditu akusazio horiek "asmakizuntzat" jo ditu, eta ikusitako irudien ondotik "atsekabetuta" daudela adierazi du. Gazako Exekutiboak istiluen irudiak zabaldu ostean adierazi duenez, Israel "porrot egiten ari da laguntza banatzeko proiektuan".

"Gaur gertatu dena okupazioaren porrotaren froga erabakigarria da, gosete, setio eta bonbardaketa politiken bidez nahita sortu duen egoera humanitarioa kudeatzeko orduan", salatu du Gazako Administrazioak.

Irudi "lazgarriak"

Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak "lazgarritzat" jo ditu gaur GHFren janari banaketako irudiak. Nazio Batuen baiezkorik gabe AEBk martxan jarritako proiektua dela gogorarazi du NBEk.

Idazkaritza nagusiaren izenean, Stephane Dujarric bozeramaileak esan du irudi horiek "gutxienez, lazgarriak" direla, eta berretsi du NBEk ez duela proiektuan "parte hartzen".

Nabarmendu duenez, "guretzat, laguntza humanitarioa independentzia eta inpartzialtasun printzipioen arabera modu seguruan banatu behar da, beti egin dugun erara", AEBk eta Israelek babestutako ekimenak egin ez bezala.

"Egitasmoa aztertu genuen, argitaratu zutena eta aurkeztu zigutena, eta ez da gure printzipioak betetzen dituzten parametroekin egin, Gazan, Sudanen eta Birmanian aplikatzen ditugunekin", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X