Zer dakigu Trumpek bere izenarekin martxan jarri nahi duen telefono zerbitzuari buruz?
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak 'Trump' eta 'T1' markak erabiltzea eskatu du telekomunikazio, dispositibo mugikor eta telefono sektoreetan.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak bere izena duen telefono mugikorra eta zerbitzua merkaturatzeko prozesua abiatu du. Horretarako, telekomunikazio, dispositibo mugikor eta telefono sektoreetaran 'Trump' eta 'T1' markak erabiltzea eskatu du.
Trumpek marka erregistratuak kudeatzeko erabiltzen duen enpresak, DTTM Operations LLCk, izapideak jarri ditu martxan AEBko Patente eta Marken Bulegoan (USPTO, ingelesezko siglak), telefonia marka propioa merkaturatzeko.
Zehazki, telekomunikazioen eta telefono mugikorren sektoreei (zorroak eta kargagailuak barne) zuzendutako bi eskaera dira, eta Estatu Batuetako presidenteak telefono bat saltzeko eta sare mugikor bat martxan jartzeko asmoa du, Josh Gerben patenteen abokatuak bere blogean jakitera eman duenez.
Ekimenari buruzko funtsezko xehetasun batzuk, tartean negozioan dagoen familiaren bazkideari buruzkoak eta lizentzia akordioaren finantza baldintzak, oraindik ez dira ezagutzera eman. Hauxe da telefono mugikor eta zerbitzu berriari buruz orain arte dakiguna:
T1 telefonoa
Trump Mobile izenarekin aurkeztutako urre koloreko smartphone bat da T1, 499 dolarreko hasierako salneurriarekin eta Android sistema eragilearekin. Fox Business Networkeko Mornings with Maria saioan egindako elkarrizketa batean, Eric Trumpek, Trump erakundearen presidenteordeak, esan zuen telefonoa AEBn fabrikatzen dutela, baina ez zuen argitu zein enpresak egiten duen.
Telefonoa irailean egongo da salgai, eta astelehenean martxan jarri zen webgune berri batean erreserbatu daitezke. Telefonoak 100 dolarreko hasierako ordainketa behar du erreserba burutzeko, eta 50 megapixeleko kamera nagusi bat eta 256 gigabyteko biltegiratze gaitasuna du.
47 plana
Sare berriak 47,45 dolarreko harpidetza izango du hilean, Trumpi erreferentzia argia eginez; izan ere, errepublikanoa 45. presidentea izan zen bere aurreneko agintaldian, eta orain 47.a da. Herrialde osoan estaldura duten dei eta testu mezu mugagabeak izango ditu zerbitzuak, nazioarteko deiak ere.
Telefonia mugikorreko enpresa berriak dei-zentroak izango ditu Estatu Batuetan, eta herrialdeko telefonia mugikorreko hiru operadore nagusien sareak erabiliz jardungo du.
Nor dago atzean?
T1 smartphoneak "Trump" izena erabiltzen du erregistratutako marka-lizentzia batekin, Trump markaren beste enpresa batzuen antzera. Horrek esan nahi du Trump erakundeak ez duela parte hartzen diseinuan, ekoizpenean eta zerbitzuaren eskaintzan.
DTTM Operations Trump presidentearen marka komertzialak kudeatzen dituen erakundeak bere izena eta "T1" terminoa telekomunikazioekin lotutako zerbitzuetarako erabiltzeko eskaerak aurkeztu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.