AEBko hedabideen arabera, Trumpek dagoeneko onartu ditu Irani eraso egiteko egitasmoak
CBSren arabera, Trumpek oniritzia eman dio aireko erasoekin Israeli laguntzeari. 'The Wall Street Journal' egunkariaren arabera, astearteko azken orduan, Trumpek goi aholkulariei esan zien azken erabakia atzeratzen ari zela, Teheranek programa nuklearra uzteko erabakiaren zain.
Etxe Zuria, gaur. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak Irani eraso egiteko egitasmoak onartu ditu, baina oraindik ez du azken erabakirik hartu, AEBko hainbat hedabideren arabera, tartean CBS News eta The Wall Street Journal.
CBSren arabera (goi-mailako inteligentzia iturri bat eta Defentsa Departamentuko funtzionario bat aipatzen ditu), Trumpek oniritzia eman dio aireko erasoekin Israeli laguntzeari.
Astearteko azken orduan, Trumpek goi aholkulariei esan zien azken erabakia atzeratzen ari zela, Teheranek bere programa nuklearra uzteko erabakiaren zain.
Etxe Zuriko goi funtzionario batek adierazi duenez, oraindik aukera asko daude mahai gainean jarrita, eta Trumpek "israeldarrek nola jokatzen duten" ikusten jarraitzen du.
Handi-mandiak zalantzan jarri ditu informazio horiek Truth Social sarean: "The Wall Street Journal egunkariak ez daki Iranen inguruan zer egiteko asmoa dudan!", idatzi du Trumpek.
AEBko presidenteak asteazkenean adierazi zuenez, oraindik ez du erabakirik hartu Iranen aurkako erasoei dagokionean. "Ideiak ditut, baina ez dut azken erabakirik hartu, egoera aldatu egiten delako", azaldu zuen Etxe Zuriko Bulego Obalean egindako agerraldian.
Hedabideei egindako adierazpenetan, AEBk Iranen esku hartzeko atea zabalik utzi zuen: "Baliteke hala egitea edo ez. Esan nahi dut, inork ez daki zer egingo dudan".
AEBko presidenteak G7ko goi-bilera utzi zuen astelehenean Kanadan, Etxe Zurira itzuli eta Segurtasun Nazionaleko Kontseiluarekin biltzeko, AEBk Israelen erasoekin bat egiten duen aztertzeko.
Asteartean, sare sozialen bidez, Errepublika Islamikoa "baldintzarik gabe errenditzea" exijitu zuen Trumpek, eta Ali Khamenei aiatola bere buruzagi gorena hiltzeko mehatxua ere egin zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.