Ruttek uste du aliatuek onartuko dutela defentsa gastua % 5era igotzea, eta Espainiak ez duela goi-bilera arriskuan jarriko
Donald Trump AEBko presidenteak NATOko batzarraren mahai gainean jarriko du defentsa gastua handitzeko beharra. Espainiako Gobernua, baina, eztabaidaren erdigunean dago, ohartarazi baitu ez duela gastu militarra igoko.
Ruttek uste du NATOren aliatuek % 5eko igoera onartuko dutela
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak uste du asteazken honetako goi-bileran 32 aliatuek adostuko dutela gastu militarra % 5era igotzea, nahiz eta aitortu duen erabaki "zaila" dela. Hala, adierazi du ez dagoela beste “alternatibarik” Errusiaren mehatxuari aurre egiteko. Testuinguru horretan, esan du Espainiako Gobernua ez dela oztopo izango.
Egun osoz batzartuko dira NATOko 32 herrialdeak, eta nahasia dator goi bilera. Gaurko Hagako hitzordua azken urteetako zailena dirudi, nazioarteko egoera zein den ikusita. Donald Trumpek estreinakoz hartuko du parte kargua hartu zuenetik, eta NATOren batzarraren mahai gainean jarriko du defentsa gastua handitzeko beharra.
"Erabaki zailak dira, izan gaitezen zintzoak. Politikariek erabakiak hartu behar dituzte", esan du NATOren buruak Hagako goi-bilerara iritsi denean.
Espainiako gobernua eztabaidaren erdigunean dago; izan ere, iragan astean Pedro Sanchez presidenteak NATOren idazkari nagusiari jakinarazi zion Espainiak ez duela hartuko defentsan gastua handitzeko konpromisoa, eta esan zuen aliatuei egindako % 5era iristeko proposamena "irrazionala eta kaltegarria" dela.
Baina Alemania, Frantzia eta Italiak, berbarako, konpromisoa hartu egin dute, eta espero da gaurko goi-bileran gainerako herrialde guztiek gastu militarra BPGaren % 5era handitzeko konpromisoa hartzea.
Hala, NATOko idazkari nagusiak ez die garrantzirik eman Espainiako presidentearen hitzei, eta ziurtatu du ez dagoela kezkatuta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen jarrera dela eta.
NATOkideek ados jartzea espero dute
Bart De Wever Belgikako lehen ministroak adierazi duenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak uste badu NATOk esleitutako baliabide militarrak BPGaren % 2,1ekin finantzatu ditzakeela, eta ez % 3,5ekin, “jenioa” da.
Dick Schoof Herbehereetako jarduneko lehen ministroaren esanetan, "goizegi" da helburuak bete ezean Espainiari zer ondorio ekarriko dizkion baloratzeko. Antonio Tajani Italiako Gobernuko presidenteorde eta Kanpo Arazoetako ministroak, berriz, azpimarratu du beste herrialdeek bezalaxe, Espainiak ere “arauak errespetatu" beharko dituela.
Kyriakos Mitsotakis Greziako lehen ministroaren arabera, NATOk " banaketa justua" bermatu behar du, eta Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak "goi-bilera historikotzat" jo du gaurko hitzordua, eta uste du erabaki bateratu bat lortuko dela.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.