NATO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Espainiako produktuei ezarritako muga-zergak areagotzeko mehatxua egin du, Defentsarako gastua % 5era igo ezean

AEBko presidenteak ziurtatu du Espainiarekin merkataritza akordio berria negoziatuko duela, Pedro Sanchezek gastu militarra % 5era igotzeari uko egin diolako, NATOren bileran estatu guztiek adostatukoaren kontra.

Den Haag (Netherlands), 25/06/2025.- US President Donald Trump (C) attends a press conference with US Defence Secretary Pete Hegseth (L) and US State Secretary Marco Rubio (R) after the NATO Summit in The Hague, Netherlands, 25 June 2025. (Países Bajos; Holanda, La Haya) EFE/EPA/Robin van Lonkhuijsen
Donald Trump, NATOren prentsaurrekoan.

Donald Trump AEBko presidentea oso kritiko agertu da Espainiarekin NATOren bilera osteko prentsaurrekoan, Sanchezek BPGaren % 5 gastu militarrera bideratzeari uko baitio.

Aliantza militarraren goi-bileran, estatu guzti-guztiek sinatu dutenaren arabera, "defentsa kolektiboarekin duten konpromiso hautsiezina" berretsi dute, eta 2035erako BPGaren % 5 Defentsara bideratzeko konpromisoa hartu dute. Espainiak ere izenpetu du konpromisoa.

Bileraren ostean, Pedro Sanchezek berretsi du Espainiak bere ibilbide-orriari jarraituko diola eta BPGaren % 2,1 bideratuko duela.

Trumpen arabera, "izugarria da" Espainiak egin duena. "Dena ordainduko ez duen herrialde bakarra da. Oso ondo egiten ari dira, euren ekonomia oso ondo doa, eta zerbait txarra gertatuz gero bertan behera gera liteke. Ordainduko ez duen herrialde bakarra da, ez dakit zein den arazoa", esan du.

AEBko presidenteak Espainia gustuko duela eta Espainiako jende asko ezagutzen duela esan du kazetarien galderei erantzunez, baina ezezkoa "bidegabea" iruditzen zaio.

Carlos Cuerpo Espainiako Ekonomia ministroak ez du Trumpen mehatxua zuzenean aipatu, baina gogorarazi du aldebiko harremanak AEBren eta Europar Batasunaren artean egiten direla, eta Europako Batzordeari dagokiola muga-zergak negoziatzea.

"Guretzat oso garrantzitsua da Europar Batasunaren eta Estatu Batuen arteko aldebiko harremanen negoziazioetan aurrera egiten jarraitzea, bidezkoa eta orekatua izango den akordio bat lortzeko", esan du.

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak azpimarratu du Espainia "subiranoa" dela eta ez duela "inoren mehatxurik" onartzen. "Ez dugu defentsako gastua handituko Donald Trump pozik egon dadin. Gure lehentasuna gastu soziala da, eta Espainiako herriaren alde egiten dugu", idatzi du.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X