Sanchezek berretsi du Espainiak ez duela BPGaren % 2,1 baino gehiago Defentsara bideratuko
Mark Rutte NATOren idazkari nagusiak berak onartu du Espainiarekin "ados daudela ados ez daudela esatean" Defentsara bideratutako gastua igotzea dela eta.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Hagan (Herbehereak). Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "arrakastatsutzat" jo du NATOren aliatuek itxitako akordioa, eta berretsi egin du Espainiak BPGaren % 2,1 gastu militarrera bideratuko duela. Gainera, Alberto Nuñez Feijoo kritikatu du, PPren buruzagiak % 5eko konpromisoa onartuko zuelakoan, eta haren ustez, "hanka-sartze handia" izango litzateke.
Hagako goi-bilera amaitutakoan emandako prentsaurrekoan, Sanchezek berretsi du Espainiak bere bideari jarraitu ahal izango diola, nahiz eta buruzagiek sinatutako behin betiko dokumentuak 2035ean % 5era iristeko konpromisoa jasotzen duen.
Goi-bileran hainbat estatuk Espainiaren jarrera kritikatu dute. Izan ere, batzuek eta besteek esana dute aliantza barruan ez dagoela salbuespenik eta guztiek gastu bolumen hori errespetatu beharko dutela. Gauzak horrela, Sanchezek berretsi du NATOk eskatzen dituen gaitasun militarren konpromisoak soilik beteko dituela, baina inolaz ere ez BPGaren araberako portzentajeari erreparatuta.
Hala ere, Sanchezen ahotan, akordioak "estatu kide guztiak asebetetzen ditu", NATO "batuago" atera da goi-bileratik eta Europaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko harreman transatlantikoa "indartu" da.
Espainiako gobernuburuak onartu du ez duela Donald Trump AEBko presidentea aurrez aurre agurtzeko aukerarik izan. Goi-bileraren atarian, Espainia NATOrentzat "arazoa" zela esan zuen Trumpek, aipatutako neurria onartzeari uko egiten diolako. Espainiako gobernuburuak AEBko agintariak egindako kritikei erantzun die: "Espainia konponbidea da, sekula ez arazoa".
Horren ildotik, Sanchezek bere jarrera defendatu du. Are, ziurtatu du gastu-muga horretara iristea onartu izan balu, datorren hamarkadan "300.000 milioi euro baino gehiago" bideratu beharko lituzkeela, eta baliabide horiek "klase ertainari zerga handiagoak" ezarriz eta zerbitzu publikoetan "murrizketak" eginez lortu beharko liratekeela.
"Gaur egun beste inor izango balitz Gobernuko presidente, Espainiak BPGaren % 5a sinatuko luke, seguru nago, eta hori hanka-sartze handia izango litzateke", erantsi du.
Bestalde, Mark Rutte NATOren idazkari nagusiak onartu du Espainiarekin "ados dagoela esatean ez daudela ados" Defentsarako gastua handitzea dela eta.
"BPGaren % 2,1ekin helburuak lor ditzaketela uste dute; NATOk dio % 3,5 izan behar duela, beste aliatu guztientzat bezala", adierazi du Ruttek goi-bileraren ostean egindako prentsaurrekoan.
Nolanahi ere, aliatu guztiek babestutako gastu-igoerari buruz Espainia serio ari ote den galdetuta, Ruttek esan du: "Bai, hala uste dut".
Podemosek ez du Sanchezek esandakoa sinesten
Ione Belarra Podemosen idazkari nagusiak "gezurrarekin aurrera egitea" leporatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari; izan ere, NATOko buruzagiek sinatutako agiriak % 5era igotzeko konpromisoa dakar, eta Espainiak BPGaren % 2,1 bideratuko duela esaten du.
"Nire amonak esango lukeen moduan: Gobernuko presidenteak esan dezala nahi duena, baina dokumentuak badakar Espainia konprometitu egin dela Defentsarako gastua BPGaren % 5era igotzera", adierazi du Kongresuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.