Sarraski berri bat Gazan: Israelek 100 palestinar baino gehiago hil eta beste 200 zauritu ditu 24 ordutan
Israelgo Armadak bi bonbardaketa egin ditu errefuxiatuak hartzen zituen eskola baten aurka eta ospitale baten inguruan, eta 20 palestinar inguru hil ditu.
Israelgo artilleriaren bonbardaketa Zikimen, Gaza Hirian. Argazkia: EFE
100 palestinar baino gehiago hil eta beste 200 zauritu ditu Israelek 24 ordutan Gazako Zerrendaren aurka egindako erasoetan, Palestinako Osasun Ministerioak gaur azaldu duenez.
Gazako ospitaleetan, 103 gorpu heldu ziren gorputegietara asteazkenean. Zauritutako beste 219 pertsona osasun-zentroetan artatu behar izan zituzten.
Israelek Zerrendaren aurkako erasoak hasi zituenetik, gutxienez 56.259 palestinar hil eta 132.000tik gora zauritu ditu Israelek, zenbaketaren arabera.
Mediku iturrien arabera, azken 24 orduotako biktimen artean gutxienez 45 Gaza Hiriaren (Palestinako hiriburua) aurkako erasoetan hil dituzte, tartean familia bereko zazpi kide.
Israelgo Armadak 20 palestinar inguru hil ditu Gazako Zerrendako iparraldeko eta hegoaldeko ospitale baten inguruan eta errefuxiatuak hartzen zituen eskola baten aurka egindako bi bonbardaketetan.
Filastin egunkari palestinarrak jasotako informazioaren arabera, gutxienez bederatzi pertsona hil dira Israelek Gaza hiriko auzo batean dagoen Amr ibn al Aas eskolaren kontra egindako erasoan.
Halaber, beste bederatzi pertsona hil dira Jordaniar Ospitalearen (Gaza hiriaren mendebaldean dago, Zerrendaren hegoaldean) aurka egindako bigarren bonbardaketa batean.
Gainera, beste 12 pertsona hil ditu Armada sionistak, GHF fundazio polemikoaren laguntza banaketa guneetara zihoazenean, Zerrendaren hegoaldean eta erdialdean, aipatutako iturrien arabera.
Israelek eta Ameriketako Estatu Batuek bultzatutako GHF fundazioak maiatzaren amaieran lanean hasi zenetik 500 palestinar baino gehiago hil dituzte, laguntza humanitarioa banatzeko eremuetatik gertu, Gazako Osasun Ministerioaren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.