Israelek Gazan 60 eguneko su-etena ezartzea onartu duela iragarri du Trumpek
Oraingoz Israelgo gobernuburuak ez du informazioa baieztatu. Horrez gain, Trumpek Hamasi gauza bera egin dezala eskatu dio, “Ekialde Hurbilaren onerako”.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du Israelek Gazan 60 eguneko su-etena ezartzea onartu duela eta gauza bera egiteko eskatu dio Hamas Erresistentzia Islamikorako Mugimenduari.
Truth Social bere sare sozialean egin du bart iragarpena Trumpek, baina Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ez du oraingoz informazioa baieztatu.
Trumpen arabera, AEBk eta Israelek lorturiko akordioa bitartekari lanetan ari diren Qatar eta Egiptoren esku dago orain, eta bi horiek aurkeztuko diote Hamasi.
Buruzagi estatubatuarra itxaropentsu mintzatu da eta “Ekialde Hurbilaren onerako” Hamasek ere proposamena onartuko duela espero du. Onartu ezean, egoerak “okerrera” egingo duela azpimarratu du.
Netanyahu datorren astelehenean da Etxe Zurira joatekoa, Trumpekin elkartzeko.
AEBko hainbat hedabideren arabera, Israelek Gazako Zerrendan 60 egunez erasoak etetea onartu du; trukean, Hamasek 10 bahitu askatuko eta 15 bahituren hilotzak entregatu beharko lituzke.
Tarte horretan, bi aldeek su-etenaz harago gatazkaren amaiera negoziatzen jarraituko lukete, nahiz eta gaur-gaurkoz elkarrengandik urrun dauden.
2023ko urriaren 7tik Israelek 56.000 palestinar baino gehiago hil eta 132.000 inguru zauritu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.