Israelek Gazako biztanle guztiak Rafahko hondakinetan biltzeko asmoa du; bi milioi pertsona baino gehiago
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri duenez, "eremu humanitario berri horretan" Mawasiko kostaldean nekez bizi diren 600.000 palestinar inguru pilatuko dituzte.
Rafah (Gaza). Artxiboko argazkia: EFE
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak gaur iragarri duenez, Gazako Zerrendako hegoaldeko muturrean dagoen Rafah hiriaren hondakinetan "hiri humanitario bat" ezartzeko egitasmoa prestatzeko agindua eman dio Armadari.
Katzen arabera, "eremu humanitario berri horrek" Rafahtik gertu dagoen Mawasiko kostaldean nekez bizi diren 600.000 palestinar inguru hartuko lituzke, Armada sionistak Palestinako lurraldeko beste toki batzuetatik indarrez bota ondoren hilabete hauetan hara iritsitakoak.
Israelen helburua Gazako biztanle guztiak (bi milioi pertsona baino gehiago) bertan pilatzea da. Hala ere, Defentsa ministroak palestinarrak beste herrialde batzuetara "borondatez alde egitera" animatu ditu berriro, Donald Trump AEBko presidenteak urte hasieran proposatu zuen bezala.
"Hiri humanitario berri" horretara sartzen diren palestinarrek, Israelek "Hamaseko kideak" diren egiaztatuko duen segurtasun kontrolaren ostean, ezin izango dute bertatik atera, Katzek ohartarazi duenez.
Katzek zehaztu du Armada "hiri humanitario" hori zaintzeaz soilik arduratuko litzatekeela, eta laguntza banatzeko guneak jarriko lituzketela bertan. Hala ere, nazioarteko erakundek kudeatuko lukete, baina ez du xehetasun gehiagorik eman.
Horrek guztiak pentsarazten du Gazarako Fundazio Humanitario (GHF) polemikoak, Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek babestutakoak, izango duela kudeaketaren ardura.
Hain zuzen ere, Israelek bost palestinar hil ditu gaur Rafahn, gutxienez, laguntza humanitarioa banatzeko gune batean zain zeudela, Wafa albiste-agentziak jakitera eman duenez.
Maiatzaren amaieran Israelek Gazan laguntza banatzeko eredua aldatu zuenetik (ordura arte NBEko agentziak arduratu ziren horretaz, batik bat), etengabe daude kaosa eta istiluak GHFk kudeatzen dituen eremuetan.
Guztira, GHFk lau banaketa zentro baino ez ditu jarri, oraingoz: bat Zerrendako erdialdean eta hiru hegoaldean.
Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 750 pertsona baino gehiago hil dituzte laguntza guneetatik hurbil eta eremura sartzen diren NBEren elikagai kamioi apurren zain zeuden inguruetan, eta 5.000 pertsona baino gehiago zauritu dituzte.
Nahiz eta ez jakin zenbat pertsona hil diren Israelen tiroen ondorioz, banaketa gune horiek zaindu dituzten soldadu batzuek Haaretz egunkari israeldarrari aitortu zioten komandanteen aginduak jaso zituztela palestinarren aurka tiro egiteko, bistako arrazoirik edo argudio objektinorik gabe.
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak (GGNB) gaur ohar bidez esan duenez, Rafahko bere kanpaina-ospitaleak, Zerrendako hegoaldeko puntu horretan erabat erabilgarri dagoen bakarrak, 2.200 palestinar baino gehiago artatu ditu maiatzaren bukaeraz geroztik.
Bestalde, astelehen honetan, Armada sionistak 30 pertsona baino gehiago hil ditu Zerrendako iparraldearen aurka egindako erasoetan.
Más noticias sobre internacional
Israelek Gazaren aurka egindako erasoek 100 pertsona baino gehiago hil dituzte astelehenetik
Zaurituei dagokienez, azken 24 orduetan 200 baino gehiago iritsi dira Zerrendan martxan jarraitzen duten ospitale bakanetara, iparraldean ez baitago zabalik bakar bat ere.
Frantziako Gobernuak 43.800 milioi euroko doikuntza egingo du 2026ko aurrekontuetan
Bayrou lehen ministroak neurri azpimarragarriak iragarri ditu; hala nola, pentsioak izoztea, enplegu publikoa eta gizarte- eta osasun- arloko gastuak murriztea eta jai egunak gutxitzea.
Putinen alternatibak, AEBren mehatxuaren aurrean
Vladimir Putinek Donald Trumpek ezarritako epemugari egin beharko dio aurre, Ukrainarekin gerrari amaiera emango dion akordio bat lortzeko. 50 egunen buruan ez bada bakerantz aurrerapauso zehatzik ematen, Etxe Zuriak erantzun egingo du.
Trumpek % 100eko muga-zergak ezarri nahi dizkie Errusiako produktuei, eta aliatuek finantzatutako armak Ukrainara bidaltzea adostu du NATOrekin
Trumpek iragarri du 50 eguneko epean Errusiako produktuei % 100eko muga-zergak ezarriko dizkiela, baldin eta Moskuk Ukrainarekin su-etena eta bake prozesua hastea ahalbidetuko duen akordiorik egiten ez badu. Era berean, iragarri du Ameriketako Estatu Batuek (AEB) armak bidaliko dizkiela NATOko herrialdeei, eta haiek arduratuko direla finantzatzeaz eta Ukrainara eramateaz.
EBk ohartarazi du Trumpek % 30eko muga-zerga ezartzeak bien arteko merkataritza etetea ekarriko lukeela
Donald Trumpek AEBko presidenteak iragarri du % 30eko muga-zergak ezarriko dizkiela Europar Batasuneko produktu guztiei, abuztuaren 1etik aurrera. Brusela prest agertu da negoziatzen jarraitzeko, nahiz eta "beharrezkoa" izanez gero, neurriak hartzeko aukera zabalik utzi duen.
Askatasunaren Ontzidia berriro Gaza bidean da, 58.000 hildakoen doluan
'Handala' ontzia Siziliatik abiatu da laguntza sinbolikoarekin. Bien bitartean, Israelen azken bonbardaketek beste 37 hildako utzi dituzte.
Trumpek % 30eko muga-zergak iragarri ditu Europar Batasunarentzat, abuztuaren 1etik aurrera
AEBko presidenteak gutun bat argitaratu du bere sare sozialean, eta esan du atzera egingo duela "Europar Batasunak edo EBko enpresek Estatu Batuetan produktuak fabrikatzea erabakitzen badute". Von der Layen prest agertu da negoziatzen jarraitzeko.
Ipar Irlandako Kneecap taldeko raperoek Kobetamendiko musikazaleen arreta bereganatu dute
Belfasteko taldea Bilbao BBK Live jaialdiko karteleko izen handietako bat izan da. Irlandera erabiltzeaz gain, arazorik gabe hitz egiten dute politikaz eta gizarte arazoez, eta agertokiaren gainean jaia pizten iaioak dira.
PKK gerrilla kurduak Irak iparraldean hasi du bere desarmea
Ekitaldian, gerrillako 15 gizon eta 15 emakume izan dira, Bese Hozat PKK-ko buruzagi gorenetako bat tartean. Gerrillako kideek metalezko ontzi handi batean erre dituzte euren armak.
PKK gerrilla kurduak armagabetzea hasi du Irakeko iparraldean
Maiatzean iragarri zuen armak alde batera uzteko borondatea, Abdullah Ocalan buruzagi espetxeratuak, gutun baten bidez, 1984an hasitako borroka armatua amaitzeko eskatu ostean.