EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Su-etena egun gutxitan lortzea espero du Netanyahuk

“Bahitu guztiak atera nahi” dituela esan du Israelgo lehen ministroak. Sarraskia "bihar amaitu liteke, gaur Hamasek armak uzten baditu”, gaineratu du.

ARLINGTON (United States), 09/07/2025.- Israeli Prime Minister Benjamin Netanyahu (C) delivers remarks during a meeting with US Secretary of Defense Pete Hegseth(not pictured) at the Pentagon in Arlington, Virginia, USA, 09 July 2025. EFE/EPA/SHAWN THEW

Israelgo lehen ministroak, Benjamin Netanyahuk, ostegun honetan adierazi du Gazan su-etena lortzeko itxaropena duela, eta horrek “datozen egunetan” hainbat bahitu askatzea ahalbidetuko lukeela. "Hamasek armak uzten baditu, bihar lor daiteke", gaineratu du.

Newsmax kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketa batean, Netanyahuk azaldu du “bahitu guztiak atera nahi” dituela. “Orain badugu tratu bat, ustez bizien erdiak eta hildakoen erdiak aterako dituena. Beraz, hamar bahitu geratuko zaizkigu bizirik eta hamabi bat hilda, baina horiek ere aterako ditut. Espero dut egun gutxiren buruan egin ahal izatea”.

Netanyahuk gaineratu duenez, “segur aski 60 eguneko su-etena izango dugu. Bahituen lehen sorta aterako dugu, eta gero, 60 egunak erabiliko ditugu honen amaiera negoziatzen saiatzeko”. Gainera, "munstrotzat" jo du Hamas berriz ere, “bere herria zapaltzen” eta “bere zibilak giza ezkutu gisa erabiltzen” ari dela iritzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X