EBk ohartarazi du Trumpek % 30eko muga-zerga ezartzeak bien arteko merkataritza etetea ekarriko lukeela
Donald Trumpek AEBko presidenteak iragarri du % 30eko muga-zergak ezarriko dizkiela Europar Batasuneko produktu guztiei, abuztuaren 1etik aurrera. Brusela prest agertu da negoziatzen jarraitzeko, nahiz eta "beharrezkoa" izanez gero, neurriak hartzeko aukera zabalik utzi duen.
Ursula von der Leyen eta Maros Sefcovic, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE
Maros Sefcovic EBko Merkataritza komisarioak astelehen honetan ohartarazi duenez, Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko merkataritza-harremanak amaitu egingo lirateke, baldin eta Donald Trump AEBko presidenteak asteburuan esandakoa bete eta abuztuaren 1etik aurrera Europar Batasuneko produktu guztiei % 30eko muga-zerga orokorra ezarriko balitz.
Horrela mintzatu da Merkataritza komisarioa, EBko 27 herrialdeetako Merkataritza ministroek astelehen honetan Bruselan egitekoa duten bileraren atarian.
Sefcovicek ez du etsipena ezkutatu, baina nabarmendu du oraindik ere "irtenbide negoziatua" lortzea egingarria dela. Ildo horretan, aurreratu du gaur arratsaldean bertan hitz egingo duela AEBko Merkataritza gaietako ordezkariekin.
Negoziazioaren aldeko apustua egiten badu ere, Sefcovicek uste du EBk neurri "proportzionatuak" prest izan behar dituela elkarrizketek porrot egingo balute ere.
Europar Batasunak Trumpen muga-zergei aurre egiteko lehen neurri sorta —21.000 milioi euro bideratuta— atzeratzea erabaki du asteburuan, negoziazioari bide emateko.
Gauzak horrela, neurriok ez lirateke indarrean sartuko, gutxienez, abuztuaren 1era arte.
Zure interesekoa izan daiteke
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.
Trumpek Espainiarekin duen merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du, Irango gerrarekiko duen jarreragatik
Espainiako Gobernuak Trumpi erantzun dio, eta nabarmendu diu NATO eta Europako Defentsa konpromisoak bete egiten dituela. Era berean, ohartarazi dio EBren eta AEBren arteko akordioak errespetatu beharko dituela, aldebiko harremanak berrikusi nahi baditu.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelaren antzeko trantsizioa proposatu du Iraneraok, eta erasoaldiak "lau aste edo gutxiago" iraun dezakeela adierazi du.