Frantziako Gobernuak 43.800 milioi euroko doikuntza egingo du 2026ko aurrekontuetan
Bayrou lehen ministroak neurri azpimarragarriak iragarri ditu; hala nola, pentsioak izoztea, enplegu publikoa eta gizarte- eta osasun- arloko gastuak murriztea eta jai egunak gutxitzea.
François Bayrou Frantziako lehen ministroak Estatuaren aurrekontuak doitzeko lau urterako plan bat iragarri du astearte honetan, gastua murriztu eta diru-sarrerak handitzeko helburuarekin.
Horretarako, hainbat neurri azpimarragarri eman ditu aditzera, tartean, pentsioak izoztea, enplegu publikoa gutxitzea edo gizarte- eta osasun- arloetako gastuak murriztea.
Plana iragartzeko hitzaldi berezia egin du Frantziako lehen ministroak Gobernuaren eta Parlamentuko buruzagitzaren aurrean.
Diru-sarrerei dagokienez, diru-sarrera handienak dituzten pertsonentzako "elkartasun-ekarpena" martxan jarriko duela iragarri du. Horrez gainera, iruzur fiskalaren aurkako borroka indartuko duela jakinarazi du eta gaineratu du ahalegin berezia egingo dutela iruzur horien bidez galdutako diru-kopurua berreskuratzeko.
Beste neurri deigarri bat bi jaiegun kentzea da. Gaur egun Frantzian 11 jaiegun dituzte eta kentzeko aukerak dituztenen artean, Pazko astelehena eta maiatzaren 8a daudela aipatu du. "Gure ekoizpen nazionala handitu behar dugu. Ez dugu behar adina ekoizten", arrazoitu du.
Lehen ministroak azpimarratu du zor publikoaren igoera bizkorrari aurre egin behar zaiola. Izan ere, egungo erritmoa jarraituta, 2029an 100.000 milioi eurora iritsiko litzateke zorraren ordainketa, eta aurrekontuetako zatirik potoloena izango litzateke.
Frantziako zor publikoak 3,3458 bilioi eurotan itxi zuen aurtengo lehen seihilekoa, hau da, Estatuko BPGaren % 114.
Bayrouk ziurtatu du zor hori segundoko 5.000 euroko erritmoan handitzen dela; alegia, 150.000 milioi euro gehiago dira urtero. Egoera hori "jasanezina" da Bayrouren aburuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Artzain ebanjelikoek Trumpen alde otoitz egin dute Etxe Zurian, eskuak presidentearen gainean jarrita
Artzain kristauek eta buruzagi ebanjelikoek bilera egin zuten ostegunean Etxe Zuriko Bulego Obalean, eta Donald Trump presidentearen aldeko otoitzak egin zituzten, Etxe Zuriko Fede Bulegoarekin koordinatutako ekitaldi batean.
Israelek Libano hegoaldea eta Beirut kanpoaldea bonbardatu ditu berriro
Hiriburuan ez ezik, Libano hegoaldean eta ekialdean bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelek, Hezbollah talde xiitaren aurka. Erasoak hasi zirenetik gutxienez 123 pertsona hil dituzte Libanon.
Albiste izango dira: M8aren aurrekoa, BIEMHren balantzea eta tentsioa areagotzen Libanon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tentsioa areagotzen ari da Libanon
Libanon, Netanyahuren agindupeko Armadak Beiruten zati bat ebakuatzea agindu du, Hezbolaren aurka borrokatzeko.
Iranen aurkako erasoek 3.643 eraikin zibili eragin diete, eta hiru ospitale zerbitzutik kanpo geratu dira
OMEk baieztatu du Irango osasun sistemaren aurkako hainbat eraso izan direla, eta azpimarratu du nazioarteko zuzenbide humanitarioak babesten duela osasungintzara bideratutako edozein instalazio edo eraikin.
Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranek Erresuma Batuaren base militarra eraso ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.