MERKATARITZA GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEB eta Japoniaren arteko merkataritza akordioa iragarri du Trumpek eta % 15eko muga zergak aplikatuko dizkiote elkarri

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Japoniako inportazioei % 25eko muga zergak ezartzearekin mehatxu egin zuen. Halaber, AEBk 550.000 milioi dolar inbertituko ditu AEBn. 

trump-aranceles-efe
Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak merkataritza akordioa iragarri du Japoniarekin, eta horren arabera, % 15eko muga zergak ezarriko dizkiote elkarri. 

Truth Social sare sozialean azaldu duenez, akordio "izugarria" da, "agian inoiz lorturiko handiena". Halaber, Trumpek aurreratu du Japoniak 550.000 milioi dolar inbertituko dituela AEBn.

Merkataritza akordioak ahalbidetuko du, Trumpen arabera, AEBko autoak, kamioiak, arroza eta nekazaritzako produktuak Japonian saltzea. 

Ordu batzuk lehenago, Ryosei Akazawa Japoniako negoziatzaileak adierazi du abuztuaren 1a baino lehen lortu nahi duela akordioa AEBrekin. 

Akordioaren aurretik, Japoniako inportazioei % 25eko muga zergak ezartzearekin mehatxu egin zuen Trumpek. 

Zure interesekoa izan daiteke

Busan (Korea, Republic Of), 30/10/2025.- US President Donald Trump (L) and Chinese President Xi Jinping (C) shake hands following their meeting at the Naraemaru reception hall inside an Air Force base in Busan, South Korea, 30 October 2025. (Corea del Sur) EFE/EPA/YONHAP SOUTH KOREA OUT
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

AEBk % 10era jaitsiko ditu Txinari ezarritako muga zergak eta trukean Pekinek lur arraroen esportazioei ezarritako mugak bertan behera utziko ditu

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du akordioa, 2019tik Txinako buruzagiarekin izandako lehen bileraren ostean. Halaber, Txinak soja estatubatuarra berriz kantitate handitan erosiko du, eta fentaniloaren trafikoaren aurkako kontrolak indartuko ditu. Xi Jinpingek, berriz, epe luzerako lankidetza eskatu dio AEBri, "gurpil zoro batean ez erortzeko". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X