Trumpek hainbat herrialde zigortu eta beste batzuk saritu ditu muga-zergen bidez
Indiak eta Brasilek, BRICS nazioarteko erakundeko kideek (Errusia ere horien artean dago), ez dute lortu Trumpekin akordiorik. Kanadak ere zail ikus lezake negoziazioa, bereziki Palestinako Estatua ofizialki aitortuko duela iragarri ostean.
Donald Trump, AEBko presidentea, Etxe Zurian. Argazkia: Europa Press
Hainbat berri ekarri dizkigu AEBko presidentearen gerra komertzialak azken orduetan. Besteak beste, Brasilgo inportazioen gainean ezarriko dituen zergak igotzeko agindu exekutiboa sinatu du Donald Trumpek, mendeku gisa, tokiko agintariek haren aliatu politikoaren aurka abiatutako ekintzengatik.
Zehazki, Brasildik inportatutako produktuei % 40ko zerga gehigarria ezarri die, eta muga-zerga % 50era igo du, orotara, Luiz Inacio Lula da Silvaren gobernuaren "politikei aurre egiteko", bereziki Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiaren aurkako "arrazoi politikoengatik".
Halaber, Indiak ez du lortu % 25eko muga-zerga negoziatzea, eta Errusiarekin "harreman ekonomiko estuak" dituelako zigortuko du, Trumpen arabera. India eta Brasil BRICS nazioarteko erakundeko kideak dira, eta horien artean Errusia dago.
Era berean, Kanadak ere gaitz izango du negoziazioa, Palestinako Estatua ofizialki aitortuko duela iragarri baitu.
Bien bitartean, AEBk akordioak lortu ditu Hego Korearekin, eta % 15eko muga-zerga ezarri diote herrialde horretatik inportatutako produktuei. Hala, AEBko 350.000 milioi dolarreko inbertsioak onartuko dituzte, eta herrialdeari ez dio aparteko arantzelik ezarriko.
Pakistanek, Thailandiak eta Kanbodiak bat egin dute Trumpekin merkataritza-arau berriak adostu dituzten herrialdeekin. Pakistanen kasuan, hasieran iragarritako % 29tik behera daude, eta AEBk aukera du gobernuarekin batera petrolio-erreserba handiak garatzeko.
Azken orduotan, halaber, AEBko presidenteak agindu betearazle bat sinatu du, inportatutako kobrezko produktu semifakturatuen gainean % 50eko muga-zergak ezartzeko, hodiak, kableak eta laminak barne.
Ostiral honetan sartuko dira indarrean AEBra iristen diren atzerriko inportazioen gaineko muga-zerga berriak, baina oraindik ez dituzte argitu Europar Batasunarekin egindako akordioaren nondik norakoak. Adibidez, ez dago argi ardoa eta olioa Europako produktuen % 15 orokortutik salbuetsita egongo diren, ezta altzairu eta aluminioen gaineko zerga % 50ekoa izango ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.