Arabiar Emirerri Batuek bi buruzagien arteko bilera hartzea proposatu dio Putinek Trumpi
Bestalde, Errusiako presidentea prest agertu da Zelenskirekin batzartzeko. "Askotan esan dut ez dudala ezer kontra", adierazi du Putinek, baina gaineratu du "baldintza batzuk" sortu behar direla bilera hori egiteko, eta, bere ustez, hori betetzetik "urrun" daude.
Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Mohamed bin Zayed Al Nahyan Arabiar Emirerri Batuetako estatuburua, Moskun. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako presidenteak iradoki du Arabiar Emirerri Batuak "leku egokia" izan daitekeela Donald Trump AEBko presidentearekin bilera egiteko, gaur Mohamed bin Zayed Al Nahyan hango estatuburuarekin bildu ostean.
"Lagun asko ditugu horrelako hitzordu bat antolatzen laguntzeko prest. Horietako bat Arabiar Emirerri Batuetako presidentea da. Hori litzateke tokirik egokienetako bat", azpimarratu du Errusiako buruzagiak Interfax albiste-agentziari egindako adierazpenetan.
Bestalde, Putin prest agertu da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin batzartzeko. "Askotan esan dut ez dudala ezer kontra", adierazi du, baina gaineratu du "baldintza batzuk sortu" behar direla bilera egiteko, eta, bere ustez, hori betetzetik "urrun" daude.
Yuri Ushakov Errusiako presidentearen aholkulariak lehenago jakinarazi duenez, Trumpen eta Putinen arteko aldebiko goi-bilera bat izango da "datozen egunetan", lekuari buruzko xehetasunik eman gabe, eta oraingoz estatubatuarrek ez dute batzarra baieztatu.
Aldebiko goi-bilerak kanpoan utziko luke Zelenski, eta Ukrainako presidenteak behin baino gehiagotan eskatu du Putinekin aurrez aurreko negoziazioak izatea gatazkari amaiera emateko.
Zelenskik gaur azpimarratu duenez, Kieventzat lehentasun nagusietako bat borrokaldiak amaitzea eta Moskuk su-etena onartzea da.
Drone erasoak
Bitartean, gerra frontean, Errusiak 112 drone jaurti ditu bart Ukrainara, Ukrainako Armadak gaur jakitera eman duenez.
Ukrainako defentsek 89 drone bota dituzte Ukrainako iparraldeko, ekialdeko eta erdialdeko hainbat eskualdetan.
Era berean, Errusiako aireko defentsek 82 drone ukrainar bota dituzte bart Errusiako hegoaldean eta erdialdean. Gaur goizean, Moskuren indarrek beste 43 drone etsai bota dituzte herrialdeko hiru eskualdetan eta Krimeako penintsulan, Defentsa Ministerioak Telegrameko kanalean jakitera eman duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko dizkie Australiak EBko esportazioei. Merkataritzan ez ezik, defentsan eta segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 pertsona hil eta 70 zauritu dira Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zihoazen hegazkinean.
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.