Trump eta Putin abuztuaren 15ean bilduko dira, Alaskan, Ukrainako gerrari buruz hitz egiteko
Oraindik ez dago argi Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ordezkaritzarik izango ote duen akordio bat lortzen saiatzeko hitzordu honetan. Datozen orduetan xehetasun gehiago emango dituztela iradoki du AEBko presidenteak.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak iragarri du Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bilduko dela datorren astean, abuztuaren 15ean, Alaskan, "laster" bilera bat egitea aurreikusten zuela esan eta ordu batzuetara.
"Ameriketako Estatu Batuetako presidente gisa, nire eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko bilera abuztuaren 15ean izango da, Alaskako estatuan. Laster emango ditugu xehetasun gehiago. Eskerrik asko zuen arretagatik", baieztatu du AEBko agintariak bere sare sozialean, Truth Social plataforman.
Bestalde, Errusiako agintariek bilera "garrantzitsu" horren data eta lekua baieztatu dituzte, eta erabaki hori "logikotzat" jo dute.
"AEBk akordioa iragarri berri du Vladimir Putin eta Donald Trump Errusiako eta AEBko presidenteen arteko bilera bat gauzatzeko, abuztuaren 15ean, ostirala, Alaskan. Errusia eta AEB hurbileko bizilagunak dira eta muga bera partekatzen dute. Guztiz logikoa dirudi gure ordezkaritzek Bering itsasartea zeharkatzea eta bi herrialdeetako buruzagien artean hain garrantzitsua den eta espero den goi-bilera Alaskan egitea", adierazi du Yuri Ushakov Kremlineko bozeramaileak, Tass albiste agentzia errusiarrak jasotako adierazpenen arabera.
Ushakoven esanetan, bi buruzagiek, lehenik eta behin, "Ukrainako krisirako epe luzerako irtenbide baketsua lortzeko aukerak" jorratuko dituzte. Horrez gain, Putinen eta Trumpen arteko hurrengo bilera Errusian egitea espero dutela esan du.
Ostiralean, Trumpek berak bi agintarien arteko bilera izan zuen hizpide, baina ez zuen xehetasun gehiagorik eman, Armeniako eta Azerbaijango buruzagiek orain gutxi Etxe Zurian sinatutako akordioari garrantzia kendu nahi ez ziola argudiatuta.
Hasiera batean, Putinekin lehenago biltzea gustatuko litzaiokeela adierazi zuen Trumpek, baina segurtasun arrazoiek atzeratu omen dituzte hitzordua antolatzeko inguruabarrak.
Lurralde-trukea
AEBko presidenteak aurreratu zuenez, Ukrainan, AEBren bitartekaritzapean, bake-akordio batek Errusiako Gobernuaren eta Kieven arteko lurralde-truke bat jaso lezake, "biei mesede egingo liekeena", baina onartu zuen horrelako negoziazio bat "zaila" dela. "Hiru urte eta erdiz lehiatutako lurraldeaz ari gara hitz egiten, errusiar eta ukrainar askoren heriotza eragin duenaz. (...) Zaila da. Lurraldeen arteko trukeak egongo dira bien onerako", adierazi zuen.
Putin 2021ean bildu zen azkenekoz AEBko presidente batekin, Joe Bidenekin izan baitzen Genevan egindako bilera batean. Putinen eta Trumpen arteko azken goi-bilera, berriz, Helsinkin izan zen, 2018an.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko osasungintzako hizkuntza-eskakizunak “eskumen nazionalak” direla ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak hala erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatu zuen osasun-arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitatean eragina izan dezaleela.
Gutxienez zortzi hildako eta 70 zauritu baino gehiago Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeramatzan istripua izan duenean.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.