Tragedia Mediterraneoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 26 pertsona hil dira Lampedusako kostaldean, ontzi bat hondoratuta

Desagertuen bila jarraitzen dute; izan ere, 95 bat migratzaile zihoazen goizaldean Tripolitik (Libia) abiatu diren bi ontzitan. Horietako batean ura sartzen hasi da, eta, ondorioz, pertsonak bestean ontziratu dira. 60 inguru erreskatatu dituzte.

Migratzailez betetako ontzi bat, Lampedusatik gertu (Italia). Artxiboko argazkia: EFE

Gutxienez 26 pertsona migratzaile hil dira eta beste 60 erreskatatu dituzte gaur Lampedusako kostaldean, Italiako hegoaldean, ontzi bat hondoratu ostean, kostazainek jakinarazi dutenez.

"Oraingoz 60 pertsona erreskatatu dituzte, dagoeneko Lampedusan lehorreratu direnak, eta gutxienez 26 hildako zenbatu dituzte. Balantzea behin-behinekoa da oraindik, eta eguneratzen ari dira", azaldu dute kostazainek ohar batean.

Italiako uhartetik 14 itsas milia hegoaldera gertatu da ezbeharra, bilaketa eta erreskate eremuaren barruan, helikoptero batek itsasoan iraulitako ontzi bat eta hainbat gorpu ikusi ostean.

Bizirik atera diren 51 gizonak, 4 emakume eta 5 adingabe, tokiko hedabideen arabera, Lampedusara eraman dituzte jada, eta desagertuta egon daitezkeenen bila jarraitzen dute, tartean haur gehiago egon daitezkeelakoan.

Sea Watch

Gure 'Aurora' ontziak eta beste batzuek minutu gutxitan erreskatatu ahal izango zituzten pertsonak, haien egoeraren berri eman izan baligute. Zergatik ez digute abisurik eman? Italiak ez al du ezer egin jendea itotzen zen bitartean?

Agintariek jasotako testigantzen arabera, goizaldean Tripolitik (Libia) abiatu diren bi ontzitan zihoazen migratzaileak. Horietako batean ura sartzen hasi da, eta, ondorioz, pertsonak bestean ontziratu dira.

Flavio Di Giacomo Migraziorako Nazioarteko Erakundeko (OIM) bozeramaileak baieztatu duenez, Libiatik "95 migratzaile inguru" abiatu dira, eta "hildakoak eta desagertuak gehituta biktimen kopurua 35era igo daiteke".

Ezbeharraren ostean, gobernuz kanpoko hainbat erakundek gertatutakoa salatu dute: "Amorrua eta frustrazioa. Hori da Lampedusatik milia gutxira dagoen enegarren hondoratzeagatik sentitzen duguna. Gure 'Aurora' ontziak eta beste batzuek minutu gutxitan erreskatatu ahal izango zituzten pertsonak, haien egoeraren berri eman izan baligute. Zergatik ez digute abisurik eman? Italiak ez al du ezer egin jendea itotzen zen bitartean?", salatu du Sea Watch erakundeak.

Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak gaitzetsi egin du "gizaki trafikatzaileek bidaia ilun horiek antolatzeko erabiltzen duten zinismo ankerra".

Bestalde, Matteo Piantedosi Italiako Barne ministroak doluminak adierazi ditu biktimengatik, eta Mediterraneoan gertatutako "enegarren tragedia" dela erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X