Palestinako Aginte Nazionalak nazioarteko laguntza eskatu du Zisjordania hautsiko lukeen proiektuaren aurrean
Benjamin Netanyahuk "Israel Handiari" buruz berriki egindako adierazpenak berresten du plan horrek. Zisjordaniaz eta Gazako Zerrendaz gain, Egipto eta Jordaniako lurraldeen zati bat barne hartuko lituzke, besteak beste.
Palestinako Aginte Nazionaleko Kanpo Ministerioak laguntza eskatu dio nazioarteko komunitateari, Bezalel Smotrich Israelgo Finantza ministroak Zisjordaniako E1 eremuan 3.000 etxebizitza berri baino gehiago eraiki nahi dituela iragarri ostean. Hori "Israelek eragindako genozidio, desplazamendu eta anexio krimenen hedapena" da.
Lizitazio berri horiek "Israelen okupazio-planen jarraipena dira; Estatu palestinarra ezartzeko aukera oro zapuztuz, haren batasun geografikoa eta demografikoa murriztea bilatzen duena. Zisjordaniaren banaketa bultzatzea du helburu proiektu horrek, horren anexioa errazteko errazteko asmoz", deitoratu du Palestinako Aginte Nazionaleko Kanpo Ministerioak.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak "Israel Handiari" buruz berriki egindako adierazpenak berresten du horrek. Zisjordaniaz eta Gazako Zerrendaz gain, Egipto eta Jordaniako lurraldeen zati bat barne hartuko lituzke, besteak beste.
Testuinguru horretan, Israeli zigorrak ezartzeko eskatu dio Palestinako Kanpo Arazoetako Ministerioak nazioarteari, Zisjordanian plan horren ezarpena gelditzeko eta Israeli Palestinaren inguruko ebazpenak betetzera behartzeko.
Biztanleria bikoiztea helburu duen proiektua
Bezalel Smotrich Israelgo Finantza ministroak 3.000 etxebizitza berri eraikitzeko plana iragarri du, Jerusalem ekialdea eta Maale Adumim kokalekua lotzeko plan urbanistiko polemikoaren baitan. Ildo horretatik, neurri horrek Estatu palestinar baten ideia bertan behera uzten duela adierazi du.
"Eraikuntza-plana onartzeak bertan behera uzten du Palestinako Estatu baten ideia, eta jarraipena ematen die Gobernuaren eraketarekin hasitako subiranotasun-planaren zati gisa bultzatzen ari garen ekintza ugariei", adierazi du Smotrichek Israelgo albiste-agentziek jasotako adierazpenetan.
Hain zuzen ere, ekimen horrek 3.515 etxebizitza berri gehiago aurreikusten ditu Maale Adumim-eko Tzipor Midbar auzoan, eta, guztira, 6.916 izango lirateke juduentzako soilik diren etxebizitzak.
Plan honekin, ministroak asentamendu honetako biztanleria bikoiztea espero du, gutxi gorabehera 35.000 biztanle berri aurreikusten baitira inguruan datozen urteetan.
Smotrichek defendatu duenez, "hainbat hamarkadatako nazioarteko presioaren ondoren (...), konbentzioak hausten eta Maale Adumim Jerusalemekin lotzen ari gara". "Hau da sionismoa bere adierazpen gorenean: Israelen Lurrean gure subiranotasuna eraikitzea, finkatzea eta indartzea", gaineratu du, proiektuak Jerusalem eta Zisjordaniaren zati palestinarraren arteko lurralde jarraitutasuna behin betiko hautsiko lukeela esanez.
Planari ekinez gero, urrats garrantzitsu bat izango litzateke Zisjordaniako iparraldearen eta hegoaldearen arteko banaketa gauzatzeko. Giza Eskubideen aldeko taldeek eta nazioarteko komunitateko kideek hainbat urtez kritikatu dituzte asmo horiek, eta salatu dute kanporatzeak indigena palestinarrak mugiaraziko lituzkeela, Nazioarteko Zuzenbidearen urraketatzat jotzen baitute okupazio militarraren pean dagoen edozein eremuren kolonizazioa gerra-krimentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta erakutsitako ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen Ilargiaren aurpegi ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur historia egin duzue eta harrotasunez bete duzue Amerika osoa, harrotasun ikaragarria", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.