Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Desnutrizioak 250 hildako baino gehiago eragin ditu dagoeneko Gazan, ostiralean hildako 11 lagunak barne

Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, horietatik 108 haurrak dira.

(Foto de ARCHIVO)

14 August 2025, Palestinian Territories, Gaza: Palestinians wait to receive food from a charity kitchen, amid a hunger crisis due to the Israeli bombing and blockade on Gaza. Photo: Omar Ashtawy/APA Images via ZUMA Press Wire/dpa



Omar Ashtawy/APA Images via ZUMA / DPA

14/8/2025 ONLY FOR USE IN SPAIN

Herritar palestinarrak jantoki sozial batetik janaria jasotzeko itxaroten, gosete krisiaren erdian. Argazkia: Europa Press

Hamaika pertsona gehiago hil dira ostiralean Gazan, haur bat barne, "goseteak eta desnutrizioak jota". Ondorioz, 251 pertsona hil dira guztira Israelek Palestinako enklabean 2023ko urrian erasoaldia hasi zuenetik.

251 hildakoetatik 108 haurrak dira, Gazako Osasun Ministerioak gaur argitaratu dituen datuen arabera.

Osasun Ministerioak kaleratutako azken datuen arabera, desnutrizioak eragin dituen heriotzen kopuruak gora egin du azken asteetan. Erakunde humanitario askok Israelek 11 astez ezarritako erabateko blokeoari egotzi diote krisi hori, martxoaren 2a eta maiatzaren 19a bitartean elikagaiak, sendagaiak eta erregaia sartzea galarazi baitzuen, eta ordutik duten eskasiari. Nazioarteko presioaren aurrean, Israelek uztailaren amaieran "etenaldi humanitarioak" iragarri zituen zenbait ibilbidetan, laguntza sartu ahal izateko, baina tokiko agintariek salatu dutenez, zamaren zati handi bat arpilatu egiten dute herritarrek eta banda armatuek, banatu aurretik.
Erakunde humanitarioen hitzetan, egunean gutxienez 500 kamioi sartu beharko lirateke (25 tona ingurukoa bakoitza) Gazako Zerrendan, herritarren beharrei aurre egiteko. Hala ere, Israelgo datu ofizialen arabera, ekainean 50 eta 100 artean sartzen ziren egunean, etenaldi humanitarioa izan ostean egunean 200 sartzen hasi ziren eta gaur egun egunean 300 inguru sartzen dira. Edonola ere, Gazako Gobernuak zalantzan jarri eta nabarmen murriztu ditu datu horiek.

Gazte palestinar bat hil da Italian

Desnutrizio egoera larrian Gazako Zerrendatik Italiara eraman zuten Palestinako emakume gazte bat hil da gaur Pisa hiriko ospitale batean. Medikuek ezin izan dute ezer egin haren osasun egoera ahulari aurre egiteko.

Marah amarekin batera iritsi zen Italiara, abuztuaren 13an izandako hegaldi humanitario batean, eta berehala ospitaleratu zuten, baina egoera kritikoan zegoen, hainbat akats organiko zituelako, ospitaleak jakinarazi eta AdnKronos agentziak jaso duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X