NBEk Gazako gosetea izendatu izanaren gakoak
Azken asteetan, goseak eragindako berrehun heriotza baino gehiago erregistratu dira, martxoaren hasieratik Israelgo Gobernuak elikadura-laguntza eta oinarrizko beste hornidura batzuk blokeatu izanaren ondorioz. Hala ere, NBEk gosete egoera bat ofizialki deklaratu ahal izateko, zenbait baldintza bete behar dira.
Hainbat astetan ohartarazi duena ofizialki berretsi du gaur lehen aldiz Nazio Batuen Erakundeak: Gazako Zerrendan gosetea dagoela eta ia 2 milioi gazatarretatik 1,6 milioi goseak daudela.
"Denok jazarriko gaituen gosete baten aurrean gaude, izan ere, gosete hori aurreikusteko eta saihesteko modukoa da, krudelkeriak eragindako gosetea, mendekuak justifikatua, axolagabekeriak bultzatua eta konplizitateak sostengatua", adierazi du Tom Fletcher NBEko idazkari nagusiaren ondokoak.
Elikagai faltak eragindako berrehun heriotza baino gehiago erregistratu dira azken asteetan Gazan, Israelgo Gobernuak martxo hasieratik, bi hilabete inguru iraun zuen su-etenari amaiera eman zionetik, elikadura-laguntza eta oinarrizko beste hornidura ia guztiak blokeatu dituen erakusle.
Gazatik iristen diren irudiek ez ezik, GKE salaketek eta txostenek begi-bistakoa eta ukaezina den errealitatea erakusten dute. Hala ere, NBEk gosete egoera modu ofizialean izendatzeko, hiru baldintza bete behar dira.
Alde batetik, gosete bat halakotzat hartzeko, beharrezkoa da gutxienez bost etxetatik batean elikagaiak falta izatea; horrek esan nahi du Gazan gaur egun familien % 20k elikagai eskasia izugarria dutela edo ia gosez hiltzen ari direla.
Bestalde, gosetea izendatzeko, objektibatu egin behar da 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko haurren % 30ek gutxienez desnutrizio akutua dutela, pisu eta neurri neurketa baten arabera, edo adin-talde horren % 15ek desnutrizio akutua dutela besoaren zirkunferentziaren arabera. Lara Contreras Unicef Españako Influentzia eta Programen zuzendariak azaldu duenez, haur batentzat gosetea da "hain ahultasun maila altuetan egotea da, non ez duen negar egiteko edo jan edo edateko indarrik ere".
Azkenik, hilkortasunari begiratzen zaio, eta gosetetzat hartzen da egunean, 10.000 biztanleko, gutxienez bi pertsona heldu edo 5 urtetik beherako lau haur hiltzen direnean, desnutrizioaren edo gosearen eta gaixotasunen arteko elkarreraginaren ondorioz.
Elikadura arloko Segurtasunaren Sailkapen Integratuak (IFK) argitaratu duen txostenaren arabera, "sinesgarria" da gosete egoerara iritsi izana (5. fasea) Gazako Hiria eta inguruan (biztanle gehien dituen eremua); hegoaldean, Khan Yunisen eta Deir el Balahn, larrialdi egoeran leudeke (4. fasea).
Horrek esan nahi du 1,6 milioi gazatarrek gosea dutela, eta horien herenak (milioi erdi baino gehiago) modu kritikoan pairatzen duela, elikagairik ez duelako; gainerako herritarrak, berriz, "elikagaien krisian" daude.
Datuen arabera, herritarren % 39 hainbat egunez egoten da jan gabe, eta guraso asko jateari uzten ari dira haurrak elikatu ahal izateko. Eta ez da gosea bakarrik, izan ere, elikagaien gabezia horrek bestelako osasun arazoak ekartzen ditu berarekin, hala nola, beherakoak, sukarrak edo beste gaixotasun batzuei aurre egitea eragozten duen muturreko ahultasunak. Haurren kasuan, gainera, garapen fisiko, zerebral eta kognitiboari kalte larriak eragin dakieke elikagai faltak, bizitza osorako ondorioekin.
Horrez guztiaz gainera, laborantzako lurren % 98 suntsituta daude, ezin dute itsasora sartu arrantza egitera, eta ebakuazio medikoak eta osasun sistema kolapsatuta daude, erakundeek gogorarazi dutenez.
Zerbaitetan lagun dezake adierazpenak?
"Israelgo agintariek eragindako gosete egoera bat da, elikagai falta gerra arma gisa erabiltzen ari baitira, Gazan gosete orokorra eraginez", ohartarazi du Mugarik Gabeko Medikuek (MSF), zeinak, NBEko agentziek bezala, hilabeteak daramatzate egoeraren larritasunaz ohartarazten.
Unicefek espero du "zerbaitetan laguntzea", baina "oso kezkatuta" agertu dira Israelek Gaza hartzeko iragarri duen erasoaldiarekin, "horrek egoera zailduko du" horien ustez.
Goseteak 271 hildako utzi ditu dagoeneko (horietatik 112 haurrak), Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Erakundeek premiazko ekintzak eskatu dituzte: "Funtsezkoa da berehalako su-etena eta gatazkari amaiera ematea, eskala handiko eta oztoporik gabeko erantzun humanitarioa ahalbidetzeko, bizitzak salbatzeko helburuarekin", adierazi dute FAOk, PMAk, OMEk eta Unicefek.
"Erakundeak prest gaude lanerako. Oraintxe bertan lau hilabetez milioi bat pertsona artatzeko baliabideak ditugu; materialak, elikagaiak, botikak ditugu", argudiatu du Unicefeko bozeramaileak, erakundeak Gazako zerrendara oztoporik gabe sartzen uzteko premiazko eskaera azpimarratzearekin batera.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.