Alemania derrigorrezko soldadutza berreskuratzear da
Alemaniako Gobernuak borondatezko erreklutamendu sistema berria aurkeztu du. Hala ere, ez dute baztertu derrigorrezko soldaduska ezartzea —2011n kendu zuten—, sistema berriaren bidez ez badute soldadu nahikorik lortzen.
Alemania derrigorrezko soldadutza ezartzear da. 2011n baztertu zuten sistema hori, eta, oraingoz, Exekutiboak borondatezko lege proiektu bat aurkeztu du soldadu gazte gehiago lortzeko helburuarekin. Hala ere, erreklutamendu helburuak lortzen ez badira, Gobernuak soldaduska berriro derrigorrezkoa izatea aurreikusten du.
Friedrich Merz kantzilerrak azaldu duenez, nahiz eta defentsako gastua handia izan, armada ez da "behar bezain indartsua". Beraz, Gobernua 18 urte betetzen dituzten gazteei zerrendaratzeko gutunak bidaltzen hasiko dela iragarri du Merzek.
Berlinen helburua 260.000 soldadu aktibo izatea da, gaur egungoak baino 80.000 bat gehiago.
Boris Pistorius, Defentsa ministroa
"Alemaniaren betebeharra Europako armada konbentzionalik handiena izatea da"
"Alemaniaren betebeharra Europako armada konbentzionalik handiena izatea da", azpimarratu du Boris Pistorius Defentsa ministroak.
Lege proiektu berriaren arabera, errekluta berriek 2.000 euro inguruko soldata garbia jasoko dute sartu eta berehala, eta armadak ordainduko du osasun-segurtasuneko gastu guztiak.
Neurri horrekin, Alemaniak armada indartu nahi du, derrigorrezko soldadutza berreskuratzea baztertu gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.
Trumpek Espainiarekin duen merkataritza-harremana etengo duela mehatxu egin du, Irango gerrarekiko duen jarreragatik
Espainiako Gobernuak Trumpi erantzun dio, eta nabarmendu diu NATO eta Europako Defentsa konpromisoak bete egiten dituela. Era berean, ohartarazi dio EBren eta AEBren arteko akordioak errespetatu beharko dituela, aldebiko harremanak berrikusi nahi baditu.
Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri
Frantzia prest agertu da Iranen erasoen aurrean Golkoko eta Jordaniako herrialdeen defentsan parte hartzeko, eta Alemaniak, berriz, baztertu egin du Iranen aurkako erasoarekin bat egitea, eta bere tropek eskualdean duten papera autodefentsara mugatuko du.
Israelek Iranen lur azpiko kuartelei eraso die, Teheranen
Israelgo Armadaren arabera, 100 eraso baino gehiago egin ditu lurpeko kuartelen kontra, eta jaurtitzeko baseak eta misil balistikoak ere suntsitu ditu. Azpimarratu duenez, "behar beste denbora" iraungo du gerrak . Larunbatetik, 555 pertsona hil dituzte Iranen, Ilargi Gorriaren arabera.
Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz
Ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi, eta zer gertatuko zain daude. Halaber, 3.000 hegaldi baino gehiago bertan behera utzi dituzte asteburuan, Ekialde Hurbileko gatazka lehertu denetik.
Albistea izango dira: Gatazka Iranen, Makina-Erremintaren Azoka eta martxoaren 3aren aurreko eguna
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du
Donald Trump AEBko presidenteak Venezuelaren antzeko trantsizioa proposatu du Iraneraok, eta erasoaldiak "lau aste edo gutxiago" iraun dezakeela adierazi du.
EBk ohartarazi du Ekialde Hurbilak asko duela galtzeko gerra batekin, eta "moderazioa" eskatu du
Europar Batasuneko Kanpo ministroek azken orduotako erasoak salatu dituzte, eta Ormuzko itsasartean zirkulazioa etetea saihesteko eskatu dute, besteak beste.