USTEZKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Von der Leyenen hegazkinak interferentziak izan ditu GPSan, eta Errusiak eragin ei ditu

Errusia interferentziak eragin omen ditu, eta hegazkinaren GPS nabigazio zerbitzuak desaktibatu ei ditu Bulgariako aireportu batean lurreratzera zihoanean. "GPSan interferentzia bat izan dela baieztatu dezakegu, baina hegazkinak ez du gorabeherarik izan", adierazi du Arianna Podesta bozeramaileak. Moskuk ukatu egin du ustezko sabotajean parte hartu izana.

BEIJING (China), 24/07/2025.- President of the European Commission Ursula von der Leyen speaks at a press conference at the EU Delegation to China, in Beijing, China, 24 July 2025. The conference was on their earlier meeting with Chinese President Xi Jinping. EFE/EPA/JESSICA LEE
Ursula Von der Leyen. Argazkia: EFE

Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentearen hegazkinaren GPS nabigazio zerbitzuak funtzionatzeari utzi dio, Errusiak egin omen duen interferentzia batek eraginda, Bulgariako aireportu batean lurreratzera zihoanean.

Financial Times egunkariak aurreratu duenez, Bulgariako agintariek Bruselari jakinarazi diote interferentzia Errusiak egin duen susmoa dutela.

"GPSan interferentzia bat izan dela baieztatu dezakegu, baina hegazkinak gorabeherarik gabe lur hartu du", adierazi du Arianna Podesta EBren bozeramaileak, eta "gertakari honek presidentearen egungo bidaiaren garrantzia" agerian utzi duela gaineratu du.

"Badakigu Errusiak mehatxuak egin ohi dituela. Horrek are gehiago indartuko du gure defentsa-gaitasunak handitzeko eta Ukrainari laguntzeko konpromiso hautsezina", azpimarratu du.

Kremlinek, ordea, ukatu egin du Errusiak hegazkinaren GPS sistemaren manipulazioan ustez parte hartu izana.

Dimitri Peskov Kremlineko bozeramaile nagusiaren ahotik etorri da Moskuren erreakzioa; izan ere, Financial Times egunkariari egindako adierazpenetan, azken orduetan argitaratutako informazioa "okerra" dela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Madurok konfirmatu egin du Trumpekin hitz egin duela: "Azkenaldian, askotan nabil ingelesez hitz egiten"

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak baieztatu egin du Donald Trump AEBko gobernuburuarekin hitz egin duela, herrialde horrek Kariben duen hedapen militarrak eragindako tentsioen eta nazio pretroliogilearen aire-konektibitatearen krisiaren erdian. Maduroren arabera, Etxe Zuria Miraflores jauregiarekin harremanetan jarri zen duela "hamar bat egun"; azaroaren 23an beharbada, baina ez du data zehatzik eman.

Mikel Reparaz 
El gran tablero mundial/ Potentzien lehia handia erreportaje-sorta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tentsioa gorenean da Hegoaldeko Txinako Itsasoan,  defentsa eta botere militarraren bidegurutzean

Estatu Batuetako eta Txinako indarren artean talka arriskua eragin dezakeenik badago, Hegoaldeko Txinako Itsasoa da. Pekinek ur horien zati bat beretzat nahi du, bederatzi puntuko lerro bat eginez, Taiwan, Filipinetako zati bat eta uharte artifizialak eraiki dituen uhartetxoak barne. Horrek talka egiten du hainbat herrialderen subiranotasunarekin, hala nola Filipinak, Vietnam eta Malaysia. Horren aurrean, AEBk presentzia militarra sendotu du eremu horretan. Mikel Reparaz, EITBren Nazioarteko arloburua, bertan izan da.

Gehiago ikusi