“Barne arazoetan esku sartzea” gaitzesteko adierazpen bateratua egin du Shanghaiko Lankidetza Erakundeak Txinan
Shangaiko Lankidetza Erakundeko herrialdeak "mundu multipolar adierazgarriagoa, demokratikoagoa eta bidezkoagoa" eraikitzearen alde agertu dira, eta Nazio Batuen "koordinazioaren eginkizun nagusia" nabarmendu dute.
Vladimir Putin eta Xi Jinping, Shanghaiko Lankidetza Erakundearen goi-bileran. Argazkia: EFE
Shangaiko Lankidetza Erakundeak ez du onartu inoren "barne arazoetan esku sartzea", eta gaitzetsi egin ditu ere "nazioarteko merkataritzari eragindako astinaldiak". Hala azaldu da erakundea Xi Jinping txinatarraren, Vladimir Putin errusiarraren eta Narendra Modi indiarraren arteko bileraren ostean.
Txinako Tianjin hirian herrialde kideetako buruzagiek sinatutako eta Txinako hedabideetan argitaratutako adierazpen batek "barne arazoetan esku-sartzerik ez" egitearen garrantzia azpimarratzen du, eta kritikatu egiten ditu "giza eskubideak babesteko aitzakiarekin" egindakoak, eremu horretan "sestra bikoitzak" daudelakoan.
"Estatu kideek bake iraunkorreko mundua eraikitzearen alde egiten dute, eta mehatxu eta erronkei erantzun koordinatua eman behar diegu", dio testuak. Ildo horretan, iragarri dute "separatismoaren, terrorismoaren eta estremismoaren aurkako borrokan" herrialde kideak elkarlanean arituko direla.
Gogoratu behar da blokeko Defentsa ministroek ekainean Txinako Qingdao hirian egindako bilera adierazpen komunik gabe amaitu zela, Pakistanen eta Indiaren artean terrorismoa dela eta izandako desadostasunen eta joan den apirilean Indiak administratutako Kaxmirren izandako erasoaren ondorioz (26 pertsona hil ziren). Gauzak horrela, Indiak herrialdearen aurkako eraso militarra hasi zuen.
Astelehen honetako oharrak "gogor" gaitzetsi du erasoa.
Lankidetzarako erakundeko kideek "elkarrekin lan egiten jarraituko dute ideologia erradikalen hedapena, intolerantzia erlijiosoa, xenofobia, nazionalismo bortitza eta arraza- eta etnia-diskriminazioa saihesteko", aldarrikatu dute.
"Borroka geopolitikoa" deitoratu dute
Adierazpenean jasotzen denez, "borroka geopolitikoa areagotzeak mehatxuak eta erronkak planteatzen ditu munduko eta erakundeko segurtasunerako eta egonkortasunerako".
Ildo horretan, adierazi dute "munduko ekonomiak, bereziki nazioarteko merkataritzak eta finantza-merkatuek, eraso larriak" jasan dituztela, Donald Trump AEBko presidenteak piztutako gerra komertzialari erreferentzia eginez.
Erakundearen parte diren herrialdeak "ordezkagarriagoa, demokratikoagoa eta bidezkoagoa den mundu multipolar bat eraikitzearen" alde daude, eta nabarmendu dute Nazio Batuen "zeregin nagusia koordinazioa" dela.
Testuak adierazten duenez, erakundea "nazioarteko eta eskualdeko gatazkak blokeen eta konfrontazioaren ikuspegiaren bidez konpontzearen aurka dago".
Adierazpenak ez dio inolako erreferentziarik egin Ukrainako gerrari.
Astelehen honetako bileran, Putinek India eta Txina gatazka horretan bakea lortzeko egindako ahaleginak eskertu ditu, eta "Mendebaldeak Ukraina NATOn sartzeko egindako saiakerak" aipatu ditu gatazkaren arrazoietako bat bezala.
Lankidetzarako erakundeak ez du elkar defendatzeko klausularik, NATOk ez bezala, eta bere kideen artean ditu Txina, Errusia, India, Pakistan, Iran, Bielorrusia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan eta Uzbekistan, zeinak, oro har, munduko biztanleen % 40 inguru biltzen dituzten. Gainera, Egipto, Turkia, Birmania eta Azerbaijan herrialde "begirale" eta elkarrizketa-bazkideak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez zazpi hildako Errusiako merkataritza elektronikoko biltegien aurka droneekin egindako erasoetan
Gainera, Wildberries merkataritza elektronikoko konpainiako 50 langile baino gehiago zauritu dira Tambov eta Mosku eskualdeetan. Errusiako Amazon enpresa balitz bezala ezaguna da konpainia hori.
AEBk 7 pertsona hil ditu gutxienez Iranen, erasoen zazpigarren gauean; Teheranek Kuwait eta Bareingo baseei eraso egin die
AEBk amaitutzat eman du 7 egun iraun duen eraso sorta hau.
Andy Burnham Erresuma Batuko Alderdi Laboristako buru izendatu dute, Starmerren ordez
Astelehenean hartuko du Erresuma Batuko lehen ministro kargua. Aurretik, ordea, Starmer Buckingham jauregira joango da, eta dimisioaren berri emango dio Karlos III.a erregeari.
Kanadako suteen keak AEBko hainbat hiri estali ditu
Kanadako baso-suteen ondoriozko ke-laino trinkoa iritsi da Estatu Batuetako iparraldera. Minnesota, Michigan, Ohio, Illinois eta New York estatuetan alertan daude airearen kutsaduragatik. Agintariek aire zabaleko jarduerak mugatzeko gomendatu dute, eta, kalera atera behar izanez gero, maskara erabiltzea. Ateak eta leihoak itxita edukitzea eta kaltetuen dauden eremuetan etxetik ez ateratzeko eskatu dute.
Trumpek zalantzan jarri du AEBko hauteskunde sistemaren zuzentasuna, eta Txinaren interferentziak salatu ditu
2020tik "inoizko hauteskunde-datu urraketarik handiena" izan zela eta Txinak 220 milioi boto-emaileren erregistroak "legez kanpo" eskuratu zituela frogatzen duten dokumentuak dituela ziurtatu du errepublikanoak. 2020ko hautesundeak galdu egin zituen Trumpek. Txinaren esanetan "erabat faltsuak" dira Trumpen akusazioak eta Txina "hauteskunde-kanpainako gai" gisa erabiltzea leporatu dio.
Iranek ohartarazi du Ekialde Hurbileko "azpiegitura guztiak" suntsituko dituela AEBk harenak erasotuz gero
AEBk hainbat egun daramatza Iranen aurkako erasoak egiten, elkar ulertzeko akordioa urratu izana egotzita. Teheranek, ordea, ukatu egin du akusazioa, su-etena behin eta berriz urratu dela salatu du, eta erasoekin erantzun du, AEBk eskualdean dituen interesen aurka.
Zelenskiren aurkako protesta ezohikoa Kieven
Zelenskik Defentsa ministro erreformazalea kargugabetu ostean piztu da protesta. Gobernuaren barruko tirabirek eta armadaren erreformen inguruko desadostasunek eragin dute krisia.
Mugarik Gabeko Medikuek Gazatik ebakuatutako paziente gehiago har ditzala eskatu diote EBri
Erakundeak salatu du EBko estatu kideek aurten ebakuatutako pertsonen %2 baino ez dituztela hartu. Horrekin batera, ohartarazi du 1.400 pertsona baino gehiago hil direla ebakuazioaren zain zeudela.
Iranek Ormuz itxi du eta Trumpek negoziazio-bideak bilatu nahi ditu
Testuinguru horretan, AEBk Iranen aurkako itsas setioa berrezarri du bart, eta laugarren egunez erasoak egiten jarraitu du. Trumpek Teheran itotzea du helburu eta Golkoan inbertsio akordio berriak egin nahi du.
Gibraltarren jada ez dago hesirik
Gauerdiaz geroztik Espainiatik Gibraltarrera eta Gibraltarretik Espainiara igaro daiteke pasaporterik aurkeztu beharrik gabe. Brexitaren ondoren Europar Batasunak eta Erresuma Batuak sinatutako ituna indarrean sartu da.