Profila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nor da Sylvan Adams, Israel-Premier Tech taldearen jabea?

Israelgo pertsona aberatsenetakoa da, publikoki onartu du sionista dela eta Benjamin Netanyahu lehen ministroaren lagun mina da.
Sylvan Adams, con el mallot de su equipo. Foto: EITB MEDIA

Sylvan Adams Israelgo pertsona aberatsenetakoa da, publikoki onartu du sionista dela eta Benjamin Netanyahu lehen ministroaren lagun mina da.

Kanadan jaio zen arren, 2015ean joan zen Israelera bizitzera, eta urte horretan bertan sortu zuen Israel-Premier Tech txirrindularitza-taldea. Helburua: Israelen irudi “ona” munduratzea.

Izan ere, berak esana da, Israelen enbaxadorea dela munduan, eta, hori lortzeko, askotariko hainbat ekitaldi finantzatu ditu herrialdearen promozioa egiteko. Esaterako, 2018an, hainbat milioi jarri zituen mahai gainean Italiako Giroa Jerusalemetik abiatzeko. Urtebete geroago, 2019an, Madonnari ordaindu zion Tel Aviven izan zen Eurovisioneko finalean kantatzeko eta, urte horretan ere, Messi eraman zuen hiri berera partidu bat jokatzera.

2023ko Hamasen erasoen ostean, 100 milioi dolar eman zituen suntsitutako kibutzak berreraikitzeko eta, hedabideen aurrean adierazi zuenez, inbertsio horrekin argi utzi nahi zuen israeldarrak gelditzeko daudela bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X