Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erresuma Batuko lehen ministroak kabinetea birmoldatu du, bere albokoa zenak dimisioa eman ostean

Starmerrek orain arte Erresuma Batuko diplomaziaburua izan den David Lammy izendatu du lehen ministrorde.
LONDON (United Kingdom), 03/09/2025.- British Prime Minister Keir Starmer departs his official residence at 10 Downing Street to appear at Prime Minister's Questions (PMQs) at Parliament in London, Britain, 03 September 2025. (Reino Unido, Londres) EFE/EPA/TOLGA AKMEN

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak bere kabinetearen birmoldaketa iragarri du ostiral honetan, Angela Rayner lehen ministrordearen dimisioa aprobetxatuz.

Orain arte Atzerri ministroa izan den David Lammy izendatu du Starmerrek bere alboko.  Justiziako arduraduna ere izango da Lammy. Diplomaziako buru Yvette Cooper izango da, orain arte Barne ministro izan dena, eta azken horretan ariko da Shabana Mahmood, orain arte Justiziako arduradun zena.

Lucy Powell Komunen buruzagiak ere Gobernua utzi du, eta Alan Campbellek hartuko du haren tokia. Era berean, Ian Murray Eskoziako Gaietarako ministroa ere ez da Gobernuan izango, kanpoan utzi baitute. "Atsekabea" agertu du Murrayk erabakiaren harira. Haren lekuan izango da Douglas Alexander, Downing Streetek iragarri duenez. 

Izendapen berrien artean daude Steve Reed Etxebizitza ministro gisa, Pat McFadden Lan Ministerioan, Peter Kyle Merkataritzan, Liz Kendall Zientzia eta Teknologia ministro gisa eta Emma Reynolds Ingurumen Ministerioan.

Zure interesekoa izan daiteke

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Patxi Alberdi, medikua Groenlandian: "Danimarkarrak burbuila batean bizi izan dira, eta sorpresaz hartu dituzte Trumpen asmoak"

Patxi Alberdi Danimarkan bizi den mediku eibartarra da. Psikiatra izan da Groenlandiako ospitale bakarrean, eta oso ondo ezagutzen ditu bi gizarte horiek. Ane Irabazal ETBko korrespontsalak elkarrizketatuta, Trumpen estrategia espantsionista danimarkarrentzat shock bat izan dela kontatu dio, eta herritar asko etsai gisa ikusten hasi direla orain hamarkada luzez aliatu nagusi izan den AEB.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X