Europa, Israelen aurkako kritikoen eta Gazako politikarekin malguegiak direnen artean banatuta
Hainbat herrialdek argi eta garbi kritikatu dute Gazako genozidioa, eta Palestinako Estatua sortzearen alde agertu dira. Beste batzuek Israelgo Gobernuaren politika defendatzen dute, eta aliantzen alde egiten dute.
Gazatarrak, elikagaiak jasotzeko zain. Argazkia: Europa Press
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astelehen honetan agerian utzi du Israelen gainean presio handiagoa egitearen aldeko jarrera duela. Europan, antzeko jarrera kritikoa duten herrialdeak daude, hala nola Suedia, Norvegia eta Eslovenia; beste batzuek, berriz, Israelek aurrera eramandako erasoak onartzeko prestasun handiagoa dute, hala nola Alemaniak eta ekialdeko beste Estatu batzuek.
Sanchezek Israelen aurkako neurriak ezarriko dituela iragarri du astelehen honetan. Neurriak berehala aplikatuko dira, besteak beste, armen enbargoa juridikoki sendotzea, genozidioan inplikatutakoei Espainian sartzea debekatzea eta laguntza humanitario gehiago ematea.
Kritikoak
Israelen aurrean jarrera kritikoa duten beste herrialde batzuk Eslovenia eta Norvegia (iaz Espainia eta Irlandarekin bat egin zuten Palestinako Estatua aitortzeko) eta Suedia (2014an onartu zuen) dira. Azken horrek, gainera, bloke komunitarioaren eta Israelen arteko Elkartze Akordioa izoztearen eta Israel Horizonte Europa ikerketa-programatik partzialki kanporatzearen alde egin du.
Frantziak ere bat egin du aurten kritikoen taldearekin, eta uztailean iragarri zuen Palestinako Estatua onartuko zuela irailean New Yorken, NBEren Batzar Nagusian.
Turkia da Israelgo Gobernuaren aurrean herrialde kritikoenetako bat. Iraganean harreman diplomatiko, militar eta komertzialak zituen Israelekin, baina 2022ko urrian Gazan inbasioa hasi zenetik hartu-emanak eteten joan zen.
Errusiak gogor gaitzetsi ditu Israelek Gazan egindako erasoak, eta bost urtetik beherako 132.000 haurren bizitza mehatxatzen duen hondamendi humanitarioa salatu du.
Aldekoak
Europa erdialdeko hainbat herrialde daude Israelen alde daude, hala nola Hungaria eta Txekia Errepublika. Azken horien gobernuek erabat errefusatzen dute EBren eta Israelen arteko Elkartze Akordioa bertan behera uztea.
Hungariako gobernu ultraeskuindarrak Netanyahu hartu zuen apirilean, nahiz eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman, gerra-krimenengatik.
Austriak ere Israelen aldeko jarrera du, azken hilabeteotan Israelek Gazan egindako ekintzen aurkako kritiken bat egin duen arren.
Alemaniaren ustez, Israelen segurtasuna eta existentzia, "erantzukizun historikoagatik", "Estatuaren arrazoi" dira. Baztertu egin du Palestinako Estatua laster aitortzea, uste baitu bi estatuen konponbidea lortzeko urrats hori negoziatutako prozesu baten amaieran egin behar dela.
Italian, Giorgia Meloni ultraeskuindarraren Gobernua Israelen aliatua da, baina bi estatuen konponbidearen alde dago, eta azken asteotan Israelgo Gobernuaren "neurriz kanpoko" erasoaldia gaitzetsi du. Halaber, Palestinako Estatua onartzeko prest agertu da, baina "eraginkorra" izan daitekeenean.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.