KONDENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bolsonaro zigortu dute Lularen aurkako estatu-kolpe saiakeragatik 

Erakunde kriminal armatu bateko kide izateagatik eta Lula da Silvaren aurka hauteskundeak galdu ostean estatu-kolpe bat bideratzeagatik zigortu dute Brasilgo presidente ohia.

jair bolsonaro
Jair Bolsonaro, artxiboko irudi batean.

Brasilgo Auzitegi Goreneko Lehen Salak 27 urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Jair Bolsonaro presidente ohiari, "boterean betikotzeko" asmoarekin konplot kolpista bat zuzentzeagatik, 2022an Luiz Inacio Lula da Silvaren aurka hauteskundeak galdu ostean.

Lehen aldiz zigortu dute Brasilgo presidente ohi bat estatu-kolpe saiakera bat egotzita.

Aretoko bost epaileetatik lauk jo dituzte errudun buruzagi ultraeskuindarra eta bere zazpi aliatu, besteak beste, Gobernuko ministro ohiak (2019-2022) eta agintari militar ohiak, ordena demokratikoaren aurkako bost delitu egotzita.

"Erakunde kriminalaren helburu nagusia Jair Messias Bolsonaro boterean mantentzea zen", adierazi du Cristiano Zanin epaimahaiaren presidenteak. 70 urteko politikariak jaso du zigorrik handiena.

Epaile bakar batek bozkatu du Bolsonaroren absoluzioaren alde, AEBko presidente Donald Trumpen presioa tarteko. Izan ere, prozesua artxibatzeko eskatu zuen hark, Brasilgo Auzitegi Goreneko epaileei zigor mehatxuak eginda eta herrialde horri % 50eko muga-zergak ezartzeko asmoa iragarrita.

Hori horrela, bart Trump epaiaren berri izan ondoren "harrituta" agertu da, eta Marco Rubio AEBko Estatu idazkariak ohartarazi du AEBk erantzun egingo diola buruzagi ultraeskuindarraren aurkako epaiari.

Ebazpena, baina, ez da irmoa, helegitea jartzeko aukera baitu oraindik Bolsonaroren defentsak. Epaimahaia osatu duten epaile gehienek bere egin zituzten Fiskaltzaren tesiak, eta Bolsonaro Estatuaren egiturez baliatzearen erantzule egin zuen, botere konstituzionalak desegin, Lularen gobernua indarrez kendu eta "benetako diktadura" ezartzea helburu zuen plan bat abiatzeko.

Bolsonaroren defentsak helegitea aurkeztuko duela iragarri du

Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiaren defentsa legalak adierazi du zigorra "gehiegizkoa" dela eta helegitea aurkeztuko dutela, "baita nazioartean ere".

"Defentsaren esanetan, ezarritako zigorrak zentzugabeak eta neurrigabeak dira, eta, erabakiaren nondik norakoak aztertu ondoren, errekurtsoak jarriko ditu, nazioarteko helegiteak barne", iragarri dute Celso Vilardi eta Paulo Amador da Cunha Bueno presidente ohi ultraeskuindarraren abokatuek Terra atarian.

Zure interesekoa izan daiteke

Busan (Korea, Republic Of), 30/10/2025.- US President Donald Trump (L) and Chinese President Xi Jinping (C) shake hands following their meeting at the Naraemaru reception hall inside an Air Force base in Busan, South Korea, 30 October 2025. (Corea del Sur) EFE/EPA/YONHAP SOUTH KOREA OUT
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

AEBk % 10era jaitsiko ditu Txinako produktuen gaineko muga-zergak, eta, trukean, Pekinek lur arraroen esportazioen gainekoak bertan behera utziko ditu

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarri du akordioa, 2019tik Txinako buruzagiarekin izandako lehen bileraren ostean. Halaber, Txinak soja estatubatuarra berriz kantitate handitan erosiko du, eta fentaniloaren trafikoaren aurkako kontrolak indartuko ditu. Xi Jinpingek, berriz, epe luzerako lankidetza eskatu dio AEBri, "gurpil zoro batean ez erortzeko". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X