AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erika Kirkek, Charlie Kirken alargunak, bere senarra zenaren ondarearekin jarraituko duela agindu du

"Ez dakite zer su piztu duten emazte honen barruan. Alargun honen negarra gerra-oihu bat bezala entzungo da mundu osoan", esan du.

AME9225. PHOENIX (ESTADOS UNIDOS), 12/09/2025.- Captura de video cedida por la organización sin ánimo de lucro Turning Point USA de la esposa del comentarista conservador Charlie Kirk, Erika, durante una declaración este viernes, en Phoenix (EE.UU.). Erika prometió continuar con el legado de su marido y lanzó una advertencia a los involucrados en su asesinato: "Si antes pensaban que la misión de mi esposo era poderosa, no tienen idea de lo que acaban de desatar en todo este país y en este mundo". EFE/ Turning Point Usa /SOLO USO EDITORIAL/ SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)
Erika Kirk. Argazkia: EFE

Charlie Kirk iritzi-emaile kontserbadorearen alargunak, Erikak, bere senarraren ondarearekin jarraituko duela agindu du ostiralean, eta honakoa gaineratu du hilketan parte hartu zutenei zuzenduta: "Lehenago nire senarraren misioa indartsua zela uste bazuten, ez dute ideiarik ere herrialde honetan eta mundu osoan piztu berri dutenaz".

"Ez dakizue zer su piztu duzuen emazte honen barruan. Alargun honen negarra gerra-oihu bat bezala entzungo da mundu osoan. Mezua gaur gauean Estatu Batuetan entzuten gaituzten guztientzat: nire senarrak eraiki zuen mugimendua ez da hilko", ohartarazi du Erikak bere senarra hil zutenetik egin duen lehen agerraldi publikoan. 

Erika Kirkek hitzaldi bat eman du senarraren idazmahaiaren aurrean, senarrak sare sozialetako bideoak egiten zituen lekuan.

Ekintzaile kontserbadoreak tiro bat jaso zuen asteazkenean Utah Valley Unibertsitatean, AEBko mendebaldeko Utah estatuan, unibertsitatean eztabaida batean parte hartzen ari zela.

Donald Trump AEBko presidenteak esker oneko hitzak jaso ditu Erika Kirken eskutik, eta Kirken hiletara joateko asmoa adierazi du. Arizonan egingo dute, baina oraindik ez dakite noiz eta non izango den.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X