Macrontarrek froga zientifikoak aurkeztuko dituzte Brigitte emakumea dela frogatzeko
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta haren emazte Brigitte Macronek argazki eta zientzia frogak aurkeztuko dituzte Estatu Batuetako auzitegi batean, emakumea dela frogatzeko. Tom Clare abokatuak BBCri azaldu dionez, Candace Owens komentarista kontserbadorearen aurka bikoteak jarri zuen difamazio salaketaren parte da neurria.
Clarek esan du akusazioak "izugarri aztoragarriak" izan direla Brigitterentzat eta "distrazioa" direla Frantziako presidentearentzat.
Abokatuak aurreratu duenez, adituen lekukotza eta dokumentazio grafikoa, haurdun dagoen Brigitteren argazkiak barne, aurkeztuko dituzte, baieztapenak modu eztabaidaezinean ezeztatzeko. "Oso prozesu publikoa eta zaila da, baina erabakia irmoa da gauzak argitzeko", azpimarratu du Clarek.
Owensek milioika jarraitzaile ditu sare sozialetan, eta bere akusazioei eutsi die, nahiz eta Frantziako presidentearen bikotekideak legez eraso egin.