Kritikatzen duten kanalei emisio baimenak kentzeko mehatxua egin du Trumpek
"Nonbait irakurri dut kanalak % 97an daudela nire aurka, % 97an negatiboa. Eta, hala ere, erraz irabazi nuen zazpi estatu giltzarrietan (presidentzialetan). % 97 nire aurka badaude, publizitate txarra ematen didate eta lizentzia bat baino ez dute, baimena kendu beharko lieketela esango nuke", esan du Air Force One hegazkinean.
Donald Trump AEBko presidenteak bere lana kritikatzen duten kanalei emisio baimenak kentzearekin mehatxatu du.
"Nonbait irakurri dut kanalen % 97 nire aurk daudelaa, % 97an negatiboa. Eta, hala ere, erraz irabazi nuen zazpi estatu giltzarrietan (presidentzialetan). % 97 nire aurka badaude, publizitate txarra da eta lizentzia bat besterik ez dute, baimena kendu beharko lieketela esango nuke", esan du Air Force One hegazkinean.
Trump Erresuma Batutik itzultzeko bidean izan zen, eta Jimmy Kimmelen gaueko saioa ABC katetik kendu duten aste berean, Charlie Kirk ekintzaile ultraeskuindarraren hilketari buruz aurkezleak egindako iruzkin batengatik.
"Egiten duten guztia nire aurka joatea da", kritikatu du buruzagi errepublikanoak.
"Atzera begiratzen baduzu, ikusten duzu ez dutela kontserbadorerik izan urteetan. Uste dut norbaitek esan zuela 'begiratu bat bota, Trump jipoitu besterik ez dute egiten'.
Ordu batzuk lehenago adierazi zuen "Jimmy Kimmel Live" saioaren amaiera ez zela zentsura kontua, audientzia txarra baizik, aurkezleak talenturik ez zuela eta "aspaldi" kaleratu behar zutela argudiatuta.
Charlie Kirk tiroz hil zuten irailaren 10ean, Utahko unibertsitate batean, aire zabalean egindako ekitaldi batean. Tyler Robinson akusatua 22 urteko gazte zuria da, eta Kimmelek bere hitzaldian iradoki zuen hiltzailea errepublikanoa dela eta Alderdia ahal zuen guztia egiten ari dela harekin loturarik ez izateko eta egoerari etekin politikoa ateratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.