Parazetamola, haurdunaldia eta autismoa: ikerketa askok baztertzen duten korrelazioa
Zientzialarien esanetan, parazetamola beste edozein aukera baino hobea da haurdun dauden emakumeen mina arintzeko. Gainera, seme-alaba autistak dituzten familiak estigmatizatzeko arriskuaz ohartarazi dute, gurasoek eragin duten ustea zabal daitekeelako.
Haurdunaldian parazetamola hartzea haurrak autismoa izateko probabiliatearekin lotzeko ez dago "froga sendorik", eta "asko" dira korrelazio hori baztertzen duten ikerketak, zientzialariek Donald Trump AEBko presidentearen eta herrialdeko osasun agintarien adierazpenen aurrean adierazi dutenez.
“Ikerketa askok baztertzen dute korrelazio hori”, Monique Botha Durhameko Unibertsitateko (Erresuma Batua) Gizarte Psikologiako eta Garapeneko irakaslearen arabera.
Ikerketa bat aipatu du adituak, haren ustez, arlo horren gainean egin den "garrantzitsuena", Suediako ikertzaileek 2,4 milioi jaiotzaren (1995-2019) datuekin egina eta 2024an argitaratua.
Ikerketa horretan senideen datu errealak erabili ziren, eta "ez zen inolako loturarik aurkitu umetokian parazetamola hartzearen eta autismoaren, TDAHaren eta bestelako desgaitasun intelektualaren artean", adierazi dio Bothak Science Media Centre (SCM) baliabide zientifikoen plataformari.
Horrek iradokitzen du parazetamolak ez duela autismoan "eragin kausalik", eta, Botharen arabera, hori indartu egiten da dosiaren araberako erlaziorik ez dagoelako.
"Ez dago froga sendorik ez ikerketa nahiko arrazoiturik kausa-ondorio harreman hori dagoenik baieztatzeko; aldiz, kontrakoa dioten ondorioak garbiak dira. Erabat ziur nago ez dagoela harremanik", azpimarratu du.
Haurdun dauden emakumeen mina arintzea "berez, ez da erraza izaten", eta parazetamola edozein aukera baino "askoz seguruagoa" da. "Alarmismoak emakumeek haurdunaldian arreta egokia jasotzea eragotziko du", haren ustez.
Gainera, nabarmendu duenez, "seme-alaba autistak dituzten familiak estigmatizatzeko arriskua dago, gurasoek eragin duten ustea zabal daitekeelako".
SMCk jaso duenez, ildo beretik mintzatu da Dimitrios Siassakos, Londresko University Collegeko Obstetrizia eta Ginekologia irakaslea. Autismoa "hainbat faktoreren eta sarri konbinatuta datozenen" batura da, bereziki, joera genetikoa, eta, batzuetan, jaiotzaren unean oxigenoa falta izatea, erditzeko konplikazioen ondorioz.
Ikerketek frogatu dutenez, dio, haurdunaldian parazetamola erabiltzearen ondorioz arriskua igotzeko edozein zantzu desagertzen da "azterketetan faktore garrantzitsuagoak kontutan hartzen diren momentuan".
Ildo horretan, adierazi du anai-arrebak aztertu dituzten ikerketetan parazetamola eta autismoaren arteko edozein korrelazio lausotu dela: garrantzia zuena familiaren historia zen, eta ez parazetamola erabiltzea.
Siassakosen ustez, "parazetamolaren ezaugarriei ikuspegi okerretik begiratzeak emakumeek haurdunaldirako sendagai seguruenetako bat ez erabiltzea ekar dezake, nahiz eta beharrizana izan".
Tylenolen fabrikatzaileak tamalgarrizat jo ditu Trumpen adierazpenak
Kenvue botikagintzako enpresak, Tylenol Ameriketako Estatu Batuetako parazetamol marka ezagunaren fabrikatzaileak, Donald Trump presidentearen adierazpenak tamalgarritzat jo ditu astelehen honetan. "Ez gatoz bat zientzia independentearen aurkako edozein iradokizunekin", adierazi du Melissa Witt Kenvueren bozeramaileak The New York Times AEBko hedabidean egin dioten elkarrizketan.
"Oso kezkatuta gaude horrek etorkizuneko amen osasunean duen arriskuagatik", gaineratu du Wittek, Trumpen ohartarazpenen harira egindako adierazpenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.