Palestinako Estatua onartzea Hamas "saritzea" dela bota du Trumpek
Dagoeneko 157 herrialdek aitortzen dute Palestinako Estatua, eta Nazio Batuen Erakundean gehiengo zabala dute, guztira 193 herrialde dira eta.
Donald Trump AEBko presidenteak astearte honetan Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Batzar Nagusian egindako hitzaldian salatu du hainbat herrialdek Palestinako Estatua onartu izana "saria" dela Hamasentzat.
"Ezin dugu ahaztu urriaren 7a. Eta orain, etengabeko gatazka pizteko balitz bezala, erakunde honetako batzuek Palestinako Estatua onartu nahi dute, alde bakarrez? Saria lar ona izango litzateke Hamaseko terroristentzat, euren ankerkerien truke", esan du Trumpek bere hitzaldian.
Estatu Batuetako agintariak hamar herrialdek, tartean Frantziak, Belgikak, Kanadak eta Erresuma Batuak, Nazio Batuen Erakundearen New Yorkeko egoitzan egiten ari diren goi mailako bileretan Palestinako Estatua onartzeko hartutako erabakiaren aurrean erantzuteko aprobetxatu du hitzaldia.
Dagoeneko 157 herrialdek aitortu dute Palestinako Estatua, eta gehiengo zabala da NBEko kide diren 193 herrialdeen artean.
"Bahituak askatzeari eta su-etena onartzeari" uko egitea leporatu dio Trumpek Hamasi, eta "bakea egiteko arrazoizko eskaintzak behin eta berriz baztertu" dituztela ziurtatu du.
"Hau aspaldi konpondu ahal izan zen, baina Hamasen erreskate eskaerei amore eman beharrean, bakea nahi dutenek mezu bakar batekin bat egin beharko lukete: bahituak askatu, orain", gaineratu du Trumpek.
Astelehenean, talde islamistak 60 eguneko su-etena bermatzeko eskatu zion AEBko presidenteari, Gazako Zerrendan gatibu dauden bahituen erdiak askatzearen truke, Fox Newsek jakitera eman duenez.
Proposamena Hamasek Egiptori eta Qatarri —bitartekariei—, eman zien gutun batean formalizatu zen, AEBko presidenteari helarazteko.
Israelek egindako bake-akordioaren urraketak
Trumpek Hamasi su-etena onartzeari uko egitea leporatu dion arren, egia esan beharra dago: akordio bat lortu den gehienetan Israelek urratu egin du.
Azken ituna abuztuaren 18an onartu zuen Hamasek. Orduan, 10 bahitu israeldar askatu ziren enklabeari laguntza masiboa ematearen truke, Israel blokeoarekin sortzen ari den goseteak eragindako krisi humanitario larria arintzeko.
Aldiz, Israelek ez zion jaramonik egin proposamenari, eta Gazako hiria hartzeko asmoekin jarraitu zuen.
NBEko batzorde independente batek, giza eskubideen errelatoreek, GKEek eta gero eta herrialde gehiagok genozidiotzat jo dute Israelek Gazako Zerrendaren aurka egindako erasoaldi militarra; izan ere, dagoeneko 65.200 palestinar baino gehiago hil dira, horien artean 19.000 haur baino gehiago.
Hala ere, Nazio Batuen Erakundeak Palestinako lurralde okupatuei buruz duen errelatoreak, Francesca Albanesek, adierazi du Gazan hildakoen kopurua hamar aldiz handiagoa izan daitekeela, hainbat iturriren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.