Susumu Kitagawak, Richard Robsonek eta Omar Yaghik irabazi dute Kimikako Nobel saria, egitura metalorganikoak garatzeagatik
2025eko Kimikako Nobel sariaren irabazleek espazio zabalak dituzten egitura molekularrak sortu dituzte, eta horietan barrena gasak eta beste substantziak kimiko batzuk jariatzen dira. Aipaturiko egitura metalorganiko horiek erabili daitezke, esaterako, basamortuko airetik ura ateratzeko, karbono dioxidoa xurgatzeko, gas toxikoak biltzeko eta erreakzio kimikoak katalizatzeko.
Kimikako Nobel saria. Argazkia: EFE
Susumu Kitagawa (Kiotoko Unibertsitatea), Richard Robson (Melbourneko Unibertsitatea) eta Omar M. Yaghi (Kaliforniako Unibertsitatea) 2025eko Kimika Nobelarekin saritu ditu Suediako Zientzien Errege Akademiak, egitura metalorganikoak garatzeagatik.
2025eko Kimikako Nobel sariaren irabazleek espazio zabalak dituzten egitura molekularrak sortu dituzte, eta horietan barrena gasak eta beste substantzia kimiko batzuk jariatzen dira. Aipaturiko egitura metalorganiko horiek erabili daitezke, esaterako, basamortuko airetik ura ateratzeko, karbono dioxidoa xurgatzeko, gas toxikoak biltzeko eta erreakzio kimikoak katalizatzeko.
Kitagawak, Robsonek eta Yaghik arkitektura molekular berri bat garatu zuten, eta egitura metalorganiko izena jarri zioten (MOF, ingelesez).
Egitura metalorganiko horietako oinarrizko osagaiak aldatuta, kimikariek nahieran diseinatu ditzakete, substantzia zehatzak atzemateko eta gordetzeko. Halaber, egitura horiek erreakzio kimikoak bultzatu eta elektrizitatea garraiatu dezakete.
Heiner Linke Kimikako Nobel saria emateko ardura duen batzordearen presidentearen arabera, "egitura metalorganikoek izugarrizko potentziala daukate eta orain arte ikusi gabeko aukerak ematen dituzte".