Hamasek aitortu du "gerra amaitu delaren bermeak" jaso dituela
AEBko, herrialde arabiarretako eta Turkitako bitartekariek gerraren amaieraren bermeak eman dizkiete, Khalil Al-Hayya Hamaseko goi agintari eta negoziazio taldeko kideak azaldu duenez.
Khalil Al-Hayya Hamaseko negoziazio taldeko buruak adierazi duenez, “gerra benetan amaitu dela” ziurtzen duten “bermeak” eman dizkiete "Estatu Batuetako, herrialde arabiarretako eta Turkiako bitartekariek”.
Telebista bidez emandako hitzaldian esan du, lanean jarraituko dutela bake planaren "gainerako pausoak burutu daitezen” eta Palestinako herriaren “interesak eta autodeterminazioa lortzeko, Jerusalem hiriburu izango duen Estatu independente bat ezarri arte".
Horrez gainera, negoziazio mahaian Palestinaren "interesak" lehenetsi dituztela azpimarratu du, "Israelen atzerapenak eta bitartekaritzak zapuzteko saiakerak gorabehera".
Zentzu horretan, Israelgo agintariek "aurretik izandako akordioak urratu" dituztela azpimarratu du, "baina oraingoan su-etena onartu behar” izan dutela esan du, “erresistentziaren eta herritarren irmotasunaren presiopean ".
Al-Hayyak azaldu duenez, "gerrari amaiera emateko" akordioa su-eten "iraunkor" batekin, tropa israeldarren erretiratzearekin, Rafah-eko bidegurutzea bi norabideetan irekitzearekin eta presoen trukearekin hasiko da.
Truke horrek barne hartzen ditu, Israelen bizi osorako kartzela zigorra betetzen ari diren 250 presoekin batera, 2023ko urriaren 7tik aurrera Gazan atzemandako 1700 preso eta haur eta emakume guztiak askatzea.
Israelek eta Hamasek Gazan bakea lortzeko akordioa sinatu dute, AEBko presidente Donald Trumpek bultzatutako ekimenaren lehen fasean. Lortutako akordioaren arabera, borrokak bertan behera geratuko dira, Israel Gazatik partzialki erretiratuko da eta Hamasek genozidioa eragin zuen erasoan atzemandako 48 bahituak askatuko ditu, Israelek bahitutako presoen truke