ISRAEL
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bahitu israeldarren senideek azken manifestazioa egin dute Tel Aviven

2023ko urriaren 7ko erasotik bahituta dituzten herritarrak askatzeko eskatu dute azkenekoz. Testuingurua beste bat dela bildu dira oraingo honetan, su-etena indarrean delako. AEBren bitartekaritzari esker lortutako akordio horren arabera, 72 orduko epean askatuko ditu Hamasek oraindik bizirik dauden 20 bahitu.

Iragarkia
18:00 - 20:00

2023ko urriaren 7an Hamasek bahitu zituen Israelgo bahituen senideek manifestazioa egin dute larunbat honetan Tel Aviven, azken aldiz.

Mobilizazioa Israelgo gobernua eta Hamas presionatzeko baliatu dute berriro ere.

Lortutako akordioaren arabera, oraindik gatibu dauden 48 bahituetatik 20 datozen orduetan askatzea espero da, eta litekeena da datorren astelehenean askatzea.

Gainera, Israelek 1950 preso palestinar askatuko ditu trukearen parte gisa. Hala ere, gainerako gatibuen helmugari eta akordioaren inplementazio osoari buruzko galderek airean jarraitzen dute.

Gaurkoan, jendetza bildu da Bahituen Plazan familiei babesa emateko. Kontzentrazioan pertsona esanguratsuak ere izan dira, hala nola AEBetako ordezkari berezia Ekialde Hurbilean, Steve Witkoff, eta Donald Trumpen suhia, Jared Kushner. Berauek senideekin partekatu dute eszenatokia.

Steve Witkoff, AEBko ordezkaria Ekialde Hurbilean

Momentu hau ez dugu inoiz ahaztuko. Ez bakarrik etxera itzultzen direnengatik, baizik eta munduari erakutsi diogulako bakea posible dela"

"Momentu hau ez dugu inoiz ahaztuko. Ez bakarrik etxera itzultzen direnengatik, baizik eta munduari erakutsi diogulako bakea posible dela", adierazi du Witkoffek bere hitzaldian.

Su-eten akordioa poztasunez hartu dute israeldarrek, baina baita zalantzekin ere. Familiek lehenengo bahituen askapena ospatzen zuten bitartean, gainerako bahituen patuari buruzko ziurgabetasunak indarrean jarraitzen du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X