Bi zentsura moziori aurre egin eta aurrekontuen proiektua garaiz aurkeztea, Lecornuren erronka nagusiak
Intentsitate handiko egunak ditu aurretik lehen ministro berrautatuak eta ikusteko dago aukeratu berri duten Lecornuren bigarren gobernuak lanean jarraitu ahal izango duen edo ez. Alderdi Sozialistak izango du giltza, Bilgune Nazionalak eta Frantzia Intsumisoak mozioak errejistratu baitituzte.
Lecornuk Gobernuko kideak bildu ditu lehen Ministro Kontseilua baino lehen. Argazkia: EFE.
Bi zentsura-mozio gainditu beharko ditu Sebastien Lecornu Frantziako lehen ministroak hurrengo egunetan, lanean jarraitu nahi badu. Marine Le Penen Bilgune Nazionalak eta Jean-Luc Melenchonen Frantzia Intsumisoak mozio bana erregistratu dute Asanblada Nazionalean Lecornuk bere programa aurkeztu baino 24 ordu lehenago eta gobernu berria kolokan jarri dute.
Parlamentuko muturreko bi alderdiak Lecornuren bigarren gobernua botatzeko asmoa azaldu zuten Macronek lehen ministro kargurako berriz ere izendatu eta berehala.
Beraz, Alderdi Sozialistak dauka orain Lecornuren jarraipenaren giltza. Astearte arratsaldean lehen ministroak Asanblada Nazionalean egin behar duen hitzaldiaren ondoren erabakiko dute zein norabide hartu.
Alderdi Sozialistak 2023an onartutako pentsioen erreforma atzera bota dezala nahi du. Horrez gainera, Frantziako Konstituzioko 49.3 artikuloa ez erabiltzeko konpromiso argia ere eskatu du. Artikulo horrek legeak dekretuz onartzeko aukera ematen du, baina berehalako zentsura-mozio bati aterak irekitzen dizkio. Hori da, hain zuzen ere, pentsioen erreforma onartzeko erabili zen formula.
Astelehenean gobernu berriko 34 kideak bildu ditu Lecornuk Matignon jauregian, astearte goizeko Ministroen Kotseiluaren bezperan. Bilera horretan ministroei jakinarazi die “krisi politikoa gainditzea” dela gobernu honen “misio bakarra” eta “une zail hauetan” hartu duten konpromisoa eskertu die.
Astearte goizeko Ministroen Kontseiluan bi aurrekontu proiektuak, Estatukoa eta Gizarte-Segurantzakoa, jarri beharko ditu mahai gainean gobernuak parlamentura garaiz bidali daitezen.
Zure interesekoa izan daiteke
Magyarrek garaipen argia eskuratu du Orbanen aurrean, eta aurrekaririk gabeko gehiengoa lortu du Hungarian
Peter Magyar kontserbadorearen garaipenak aro politiko berri bat abiatu du herrialdean, urte luzez Europar Batasunarekin tirabirak izan ondoren, norabide europeista hartuta.
Magyarrek bi hereneko gehiengoa lortu du Hungariako Parlamentuan, botoen % 80 zenbatuta
Botoen % 81,5 zenbatuta, oposizioak 199 eserlekuetatik 137 lortu ditu, eta Viktor Orban ultraeskuindarraren Fidesz alderdiak, berriz, 55. 2010az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatu du Europa erdialdeko herrialdea.
Parte hartze markak hautsi dira Orbanentzat erabakigarriak diren Hungariako hauteskundeetan
18:30ean, hauteslekuak itxi baino ordu erdi lehenago, % 78,8koa zen parte hartzea; beraz, aise gainditu da 2002ko parte hartzea, orain arteko handiena (% 73,5).
Global Sumud Flotilla ezin izan da Gazarantz abiatu eguraldi txarragatik
Ez dira oraindik Siziliarantz abiatu, eta Bartzelonako portu batetik bestera joan dira, egoerak hobera egin arte.
Artemis II misioko astronautak: "Esperientzia errepikaezina izan da, handiegia"
Itsasoratu ostean egindako lehen agerraldi publikoan, hunkituta azaldu dute Ilargiaren inguruan egin duten 10 eguneko bidaia historikoa. Txalo zaparrada ugari jaso dituzte.
Hungariarrak hasi dira botoa ematen herrialdearentzat eta EBrentzat oso garrantzitsuak izango diren hauteskundeetan
Viktor Orban egungo lehen ministroa eta Peter Magyar hautagai liberala, irabazteko faboritoa, jada joan dira botoa ematera.
AEBk eta Iranek akordiorik gabe itxi dute Islamabadeko negoziazioen lehen fasea, Ormuzi buruzko desadostasunekin
20 ordu baino gehiagoko elkarrizketen ostean, azken eskaintza batekin eta programa nuklearraren eta eskualdeko segurtasunaren inguruko desadostasun sakonekin amaitu da bilera.
Hungariak Orbanen aroa ixteko aukera izango du gaur
Peter Magyar liberalak (inkestetan faborito argia da) garaipen sendoa behar du lehen ministro ohiak 16 urteko agintaldian altxatutako egiturak aldatzeko.
'Orion' ontzia itsasoratu da jada, eta amaitu da Artemis II misioa, 50 urtean Ilargira egindako lehen bidaia
Lau astronautak (Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen) osasun egoera onean daudela baieztatu du NASAk.
Artemis II misioko astronautak prest dira 02:07an Kaliforniako kostaldearen parean itsasoratzeko
Hego Euskal Herriko 02:07an, NASAren aurreikuspenen arabera, San Diegoko (Kalifornia) kostaldean itsasoratuko da Orion espazio ontzia.