Nortzuk dira Hamasek bizirik askatu dituen 20 bahituak?
Gizonezkoak dira guztiak, 20 eta 48 urte bitartekoak. Hau da zerrenda:
Hamas talde islamista palestinarrak baieztatu du bizirik jarraitzen duten eta Israelekin sinatutako su-etenerako akordioari jarraituta askatu dituen 20 bahituen zerrenda.
Gizonezkoak dira guztiak, 20 eta 48 urte bitartekoak. Hau da zerrenda:
- Nimrod Cohen (20 urte): Gazako mugatik gertu harrapatu zuten, tanke batean zegoela. Askatutako preso batek mezu bat helarazi zion familiari, ondo zegoela esateko, eta Hamasek zabaldutako bideo batean gertukoek haren tatuajea ezagutu zuten.
- Rom Braslavski (21): Supernova musika jaialdian zegoen lanean, segurtasun-zaintzaile, eta bertan bahitu egin zuten. Familiak bizirik zegoela jakin zuen joan den martxoan bahitu eta askatu zuten lagun batek horren berri eman zielako. Abuztuan, Hamasek bideo bat zabaldu zuen, oso argal eta zurbil ageri zen, zauriak zituen azalean.
- Matan Angrest (22): soldadua zen 2023ko urriaren 7an, Hamasek Israeli eraso zion egunean, eta tanga batean (nekazaritzako komuna) zegoela harrapatu zuten Nahal Oz kibbutzean. Askatu zituzten bahitu batzuek adierazi zuten zauri larriak zituela, kateatuta zeukatelako eta hainbat kolpe eman zizkiotelako. Gainera, irailaren amaieran, Al-Qassam Brigadek, Hamasen beso armatuak, Israelgo Armadari eskatu zioten Gaza hirian egindako erasoa geldiarazteko, Matan "arriskuan" baitzegoen.
- Bar Kupershtein (23): Supernova jaialdian lan egiten zuen, eta han harrapatu zuten. Bizirik jarraitzen zuela otsailean eta apirilean jakin zuten, askatutako bahitu batek esana, eta bideo batean ageri zelako.
- Evyatar David eta Guy Gilboa-Dalal (24): lagun minak ziren, eta Supernova jaialdian bahitu zituzten. Joan den otsailean Hamasek argitaratutako bideo batean agertu ziren. Irailaren 5ean, 700 egun bete zirenean, Hamasek beste bideo bat argitaratu zuen, non bi lagunak auto baten barruan agertzen ziren eta Gazan zeudela esn zuten zuten.
- Yosef Haim Ohana (24): jaialdi horretan bertan harrapatu zuten. Otsailean, haren familiak esan zuen bizirik jarraitzen zuela "argi eta garbi" adierazi zuela. Maiatzean Elkana Bohbotekin batera agertu zen bizirik, Hamasen propaganda-bideo batean, borrokak gelditzeko eskatzen zuen eta Israelgo Gobernuak "eskuak odolez zikinduta" zituela salatzen zuen.
- Alon Ohel (24): Supernova jaialdian bahitu zuten. Joan den otsailean beste gatibu batzuk askatu ondoren jakin zen bizi zen berri. Hamasek irailaren 22an bideo bat argitaratu zuen, hil egingo zutela esanez.
- Eitan Mor (25): bahitu hartu zuten Supernova jaialdian segurtasun-zaintzaile ari zela. Harekin bahitutako lagun bat hilik aurkitu zuten Gazan, baina Mor bizirik zegoen berri izan zuten urte hasierako su-etenaldian, Jewish Telegraphic agentziaren arabera.
- Matan Zangauker (25): etxean bahitu zuten, bere bikotekidearekin batera —2023ko azaroan askatu zuten hura—, Nir Ozeko bien etxean. Ama Israelgo Parlamentutik kanporatu zuten, semea aske utz zezatela eskatu zuen eta.
- Gali eta Ziv Berman bikiak (27): Kfar Aza kibbutzean bahitu zituzten. Familiak biek bizirik jarraitzen zuten berri izan zuten urte hasierako su-etenaldian.
- Segev Kalfon (27): jaialdian bahitu hartua.
- Ariel anaiak (28) eta David Cunio (35): lehena neskalagunarekin batera harrapatu zuten Nir Oz kibbutzean, eta bigarrena etxean zegola harrapatu zuten, emaztearekin, alaba bikiekin, koinatarekin eta horren alabekin batera. Jewish Telegraphicek bahituen taldean sartu zituen, eta bizirik jarraitzen dute.
- Avinatan Or (32): Senargaiarekin batera bahitu zuten, eta hura 2024ko ekainean erreskatatu zuten.
- Elkana Bohbot (36): Supernova musika jaialdian bahitu zuten, Gazara eraman baino lehen kolpatzen ari zirela filmatu zuten. Maiatzean Yosef-Haim Ohanarekin batera bizirik agertzen zen Hamasen bideo batean, oso ahul.
- Maxim Herkin (37): Ukrainarra, Supernovan harrapatua. Urriaren 7a baino astebete lehenago itzuli zen jaioterritik. Donbass eskualdean jaio zen, eta alaba bat du Errusian. Joan den maiatzean Hamasen bideo batean agertu zen, zauritu egin zutela esanez.
- Eitan Horn (38): anaia nagusia bisitatzen ari zela bahitu zuten. Talde islamistaren bideo batean, gerra amaitu zedin erregutzen agertu zen, anaia otsailean askatu zuten.
- Omri Miran (48): bizirik jarraitzen dutela uste den bahituetatik zaharrena. Ibilgailuan harrapatu zuten, emaztearen eta seme-alaben aurrean. Familiak bi bideo jaso zituen, 2024ko apirilean eta 2025eko apirilean. Gainera, irailaren amaieran, Al Qassam Brigadek, Hamasen beso armatuak, Israelgo Armadari eskatu zioten erasoaldia geldiarazteko Gaza hirian, Omri "arriskuan" zegoelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Macronek iragarri du goi-bilera bat deituko duela, Erresuma Batuarekin batera, Ormuzen "nabigazioa berrezartzeko"
Frantziako liderrak adierazi du misioa “erabat defentsiboa” izango litzatekeela eta “gatazkan dauden aldeetatik bereizia”. Goi-bilera “datozen egunetan” egingo da.
Peter Magyar, Orbanen nagusitasunari amaiera eman dion kontserbadorea
Arlo ekonomikoan modernizatzaile, eta sozialean, kontserbadore, Magyar gai izan da bere inguruan biltzeko ofizialismoan jada gustura ez zeuden horiek, bai eta oposizio liberala eta, are, progresista ere, Orbanen eta haren Fideszen 16 urteko agintearen ostean, aldaketa gosez zirenak, guztiak ere. Ustelkeriaren kontrako diskurtso indartsuarekin, erakundeak "garbitzera" dator, funts europarrak berreskuratzera eta ekonomia biziberritzera.
Urkulluren ustez, Magyarren garaipena EBrako "itxaropen puntu bat" da, baina adierazi du zuhur jokatu beharko litzatekeela harekin
Iñigo Urkullu lehendakari eta eAtlantic fundazioaren presidenteak adierazi duenez, Europar Batasunaren ikuspuntutik, Magyarrek Orbanen aurrean lortutako garaipena "itxaropen puntu bat" da, baina "nondik datorren" kontuan hartuta, zer politika darabilen ikusi arte itxarotea eskatu du.
Magyarren gehiengoak Orbanen korrontea geldiarazi eta orekak alda ditzake
Lehen ministro berriak Parlamentuaren bi heren baino gehiago lortu ditu, eta Budapest berriro EBra gerturatuko dela agindu du, Bruselan, Moskun eta Kieven berehalako ondorioak izango dituen mugimendu batean.
"Hainbat ontzi" petrolio bila AEBra doazela esan du Trumpek eta Iranek ohartarazi du Ormuzera doazenek su-etena urratuko dutela
Ameriketako Estatu Batuek Ormuzko itsasartea blokeatuko dutela iragarri dute astelehenetik aurrera (14 GMT, 16:00ak Euskal Herrian eta 17:30ak Teheranen).
Peruk eskuinera egin du: Lopez Aliaga eta Fujimori pasatuko dira bigarren itzulira
Ultraeskuindarra ari da gailentzen zenbaketan, baina landa eremuko botoak zenbatzen hasten direnean alda egin daiteke egoera; izan ere, astelehenera arte luzatu dute botoa emateko epea eremu batzuetan.
EBk ospatu egin du Hungariak "Europarako bidea" hartu izana, eta Errusiak harreman "pragmatikoa" espero du
Europako buruzagi ,ia guztiek ospatu dute Hungariako aldaketa politikoa, Europar Batasunaren proiektua indartuta ikusten dutelako. Kremlinek adierazi du harreman ona izan nahi duela agintari berriekin, Europako gainerako herrialdeekin bezalaxe.
Magyarrek garaipen argia eskuratu du Orbanen aurrean, eta aurrekaririk gabeko gehiengoa lortu du Hungarian
Peter Magyar kontserbadorearen garaipenak aro politiko berri bat abiatu du herrialdean, urte luzez Europar Batasunarekin tirabirak izan ondoren, norabide europeista hartuta.
Magyarrek bi hereneko gehiengoa lortu du Hungariako Parlamentuan, botoen % 80 zenbatuta
Botoen % 81,5 zenbatuta, oposizioak 199 eserlekuetatik 137 lortu ditu, eta Viktor Orban ultraeskuindarraren Fidesz alderdiak, berriz, 55. 2010az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatu du Europa erdialdeko herrialdea.
Parte hartze markak hautsi dira Orbanentzat erabakigarriak diren Hungariako hauteskundeetan
18:30ean, hauteslekuak itxi baino ordu erdi lehenago, % 78,8koa zen parte hartzea; beraz, aise gainditu da 2002ko parte hartzea, orain arteko handiena (% 73,5).