Ameriketako Estatu Batuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainako gerra Kievi Tomahawk misilik eman gabe amaitzea espero du Trumpek

Putinek AEBko presidenteari ohartarazi dionez, mota horretako misilak Ukrainari hornitzea Errusiaren aurkako eskalada gisa hartuko luke.

Donald Trump, presidente de los Estados Unidos de América
Trumpen artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Donald Trump AEBko presidenteak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin Etxe Zurian egindako bilera batean adierazi duenez, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra Tomahawk misilak Kievera bidali behar izan gabe amaitzea espero du.

Ukrainako gerrari amaiera emateko arrazoietako bat Kievi "arma kopuru handiak emateari uztea" dela esan du Trumpek.

Zelenskik erantzun duenez, Errusiaren aurkako gerra "gerra teknologikoa" ere bada, eta Ukrainak berak egindako droneak erabiltzen baditu ere, Tomahawk misilik ez duela eta borrokan jarraitzeko behar dituela gaineratu du.

AEBk Errusia barruan aire-erasoak baimenduko lituzkeen galdetuta, Trumpek esan du hori eskalada bat izango litzatekeela, baina ez du baztertu etorkizunean aukera hori baliatzea.

Trumpek azken egunotan mahai gainean jarri du Ukraina AEBk ekoitzitako misilekin hornitzeko aukera, Errusia presionatzeko estrategia gisa, Kremlinek borrokak gelditzeari uko egin ostean.

Vladimir Putin Errusiako presidentearekin telefonoz hitz egin eta biharamunean hartu du Trumpek Zelenski. Putinekin laster Budapesten biltzea adostu zuten, gerraren amaiera bilatzeko. Bien arteko bigarren goi-bilera izango da, abuztuan Alaskan batu baitzen.

Atzoko deian, Putinek Trumpi ohartarazi zion Tomahawk misilak Ukrainara bidaltzea Errusiak bere aurkako eskaladatzat hartuko lukeela.

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X