TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Su-etena Gazan, Goeren inaugurazioa eta Euskadi-Polonia foroa

Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.

BUREIJ (GAZA Y CISJORDANIA), 19/10/2025.- Un hombre camina por los escombros tras uno de los ataques lanzados este domingo por Israel en Gaza. Concretamente contra el campamento de refugiados de Bureij, en el centro de la Franja de Gaza, donde se produjo al menos un muerto, según informó a EFE el Hospital al Adwa. El Ejército israelí lanzó este domingo varios ataques aéreos, en los que mató al menos a 20 personas, en diferentes zonas de la Franja de Gaza tras los supuestos enfrentamientos entre milicianos gazatíes y tropas israelíes de esta mañana, según informaron a EFE fuentes de los hospitales del enclave palestino. EFE/Str

Hauek dira astelehen honetako, 2025eko urriaren 20ko  titular nagusiek hartuko dituzten gaiak:

- Su-etena Gazan: Netanyahuk "helburu terroristen" aurka modu "irmoan" erantzuteko agindu dio armadari, Rafahen izandako istilu baten ostean. Gutxienez 36 pertsona hil dira bonbardaketen ondorioz eta laguntza humanitarioa bertan behera geratu da. Hamasek su-etena betetzen ari dela ziurtatu du eta beste gorpu israeldar bat aurkitu duela iragarri du.

- Goeren inaugurazioa: GOe  (Gastronomy Open Ecosystem), Donostiako Basque Culinary Center ren eraikin berria, astelehen honetan hasiko da ofizialki Goe DAY 1,  sektoreko profesionalei zuzendutako murgiltze esperientzia batekin, berrikuntza eta gastronomiaren etorkizuna ardatz dituena. GOk gastronomiatik lagunduko du etorkizun goxoa sortzen talentuaren, ezagutzaren eta berrikuntzarenbitartez, erakunde eta enpresekin lankidetza estuan, elikadura gozo, osasungarri eta jasangarria sustatuz.

- Euskadi-Polonia foroa: EAEko eta Poloniako erakundeetako eta enpresetako ordezkariak bilduko ditu bilerak, ekonomia- eta industria-harremanak sendotzeko eta aldebiko lankidetzarako aukera berriak sustatzeko. Foroan Poloniako ordezkaritza batek parte hartuko du, Andrzej Domański; Ekonomia eta Finantza ministroa buru dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

Audiencia Nacional
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa

Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X