Sanae Takaichik kristalezko sabaia hautsi du, eta, aurrenekoz, emakumezko lehen ministro bat du Japoniak
Takaichik 465 botoetatik 237 lortu ditu, behar zituenak baino lau gehiago. Shigeru Ishibaren dimisioak primarioak deitzea eragin zuen, urriaren 4an, eta Takaichi izan zen garaile bigarren txandan.
Hautsi egin da Japoniako Parlamentuko kristalezko sabaia. Asiako herrialdean Gobernuan den Alderdi Liberal Demokratikoaren buruzagi Sanae Takaichi da lehendabiziko emakumezko lehen ministroa. Horren aurretik 103 gizonezkok bete dute lehen ministroaren aulki hori, eta, beraz, Takaichi hautatu izanak mugarria ezarri du. Hura izendatzea onartu zezaten, koalizio-akordioa egin behar izan du Nippon Ishin no Kai alderdi libertarioarekin.
Takaichik (64 urte) 465 botoetatik 237 jaso ditu Behe Ganberan, eta 246tik 123 Goi Ganberan, aurreneko itzulian. Bigarren bozketa horretan gehiengorik ez duenez izan, errepikatu egin behar izan dute bozketa, aurrez aurre zirelarik Alderdi Demokratikoko Yoshihiko Noda eta Takaichi bera. Bigarren horretan 125 boto lortu ditu eta horrekin ziurtatu du izendapena.
Politikaria urriaren 4an izendatu zuten Alderdi Liberalean Shigeru Ishibaren ordezko, hark agintaldi erdian dimisioa eman eta gero. Japoniako azken bi hauteskundeetan izandako porrotaren ondorioz gutxiengo zen alderdia bi ganberetan, eta edozein lege aurrera ateratzeko zailtasun handiak zituen. Arrazoi hori dela eta eman zuen dimisioa Ishibak, besteak beste.
Gauzak horrela, Takaichik koalizio-akordioa bilatu behar izan du izendapenak aurrera egin zezan. Astelehenean bertan erdietsi zuen akordio hori Nippon Ishin no Kai alderdiarekin, zeina oposizioko gainerako alderdietatik bereizi baitzen joan den astean, eta ezerezean utzi zuen oposizioak elkarrekin adostutako hautagai bat aurkezteko asmoa.
Hala ere, hautagaia izendatzeko adina boto lortu dituen arren, koalizio berriak ez du gehiengorik ganberetan, eta, beraz, Gobernu berriak ez du erraz lortuko legeak aurrera ateratzea; beharrezko izango du aurrera atera asmo dituen gaietan adostasunak bilatzea oposizioko alderdien nahiz independenteen artean.
Takachiren izendapenarekin batera etorri da, gainera, Ishibaren gobernu osoaren dimisioa. 2024ko urriaren 1ean lehen ministro izendatu zutenetik urtebete egin du hark boterean eta, pauso bat eman du orain albora, ordezkoari Exekutiba berria izendatu ahal izateko bidea libre uzteko.
Emakumezko bi, ministra
Gobernuburu berriak dagoeneko izendatu ditu bere Gobernua osatuko duten 19 kideak, eta horien arten bi baino ez dira emakumeak "herrialde nordikoetakoen pareko" proportzioa hitz emana bazuen ere.
Bi ziren Shigeru Ishibaren Gobernuan emakumezkoek betetzen zituzten aulkiak ere, Fumio Kishidaren (2021-2024) agintaldiko markatik urrun (orduan 20tik 5 ziren emakumeak). Hala ere, aurrenekoz, emakumezko bat izango da Finantza Ministerioaren buru.
Zure interesekoa izan daiteke
Kubako Gobernua "laster" eroriko dela ziurtatu du Trumpek
AEBko presidentearen arabera, kubatarrek "akordio batera iritsi nahi dute", eta negoziatzeko Marco Rubio Estatu idazkaria izendatu du Trumpek. Errepublikanoaren hitzetan, Kubaren erorketa "pastelaren gerezia" izango litzateke.
AEB merkatuan esku hartzea aztertzen ari da petrolioaren eta gasaren prezioen gorakada gelditzeko
Petrolioaren eta gasaren prezioek gora egin dute azken egunotan, larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoaldia hasi ostean.
Artzain ebanjelikoek Trumpen alde otoitz egin dute Etxe Zurian, eskuak presidentearen gainean jarrita
Artzain kristauek eta buruzagi ebanjelikoek bat egin zuten ostegunean Etxe Zuriko Bulego Obalean, eta Donald Trump AEBko presidentearen alde otoitz egin zuten, Etxe Zuriko Fede Bulegoarekin koordinatutako ekitaldi batean.
Orain arteko bonbardaketarik gogorrenak egin dituzte Israelek eta AEBk Teheranen
Halaber, Libano hegoaldean eta ekialdean eta Beirut hiriburuan bonbardaketa gogorrak egin ditu Israelek, Iranen aliatu den Hezbollah talde xiitaren aurka.
Albiste izango dira: M8aren aurrekoa, BIEMHren balantzea eta tentsioa areagotzen Libanon
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tentsioa areagotzen ari da Libanon
Libanon, Netanyahuren agindupeko Armadak Beiruten zati bat ebakuatzea agindu du, Hezbolaren aurka borrokatzeko.
Iranen aurkako erasoek 3.643 eraikin zibili eragin diete, eta hiru ospitale zerbitzutik kanpo geratu dira
OMEk baieztatu du Irango osasun sistemaren aurkako hainbat eraso izan direla, eta azpimarratu du nazioarteko zuzenbide humanitarioak babesten duela osasungintzara bideratutako edozein instalazio edo eraikin.
Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranek Erresuma Batuaren base militarra eraso ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
13 urteko kartzela zigorra ezarri diote Berlinen turista bilbotar bat larri zauritu zuen atentatuaren egileari
Erasoa iazko otsailean gertatu zen, Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren.