Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kamala Harrisek ez du baztertzen berriro AEBko Presidentetzarako hautagai izatea

Etorkizun ez oso urrunean, Amerikako Estatu Batuetako gobernuburua emakume bat izatea espero duela adierazi du.

kamala-harris-candidata democrata eeuu-efe

AEBko presidenteorde ohi Kamala Harrisek ez du baztertzen berriro ere Etxe Zurira iristen saiatzea. Izan ere, etorkizun ez oso urrunean, AEBko gobernuburua emakume bat izan daitekeenaren itxaropena dauka.

BCC telebista kateko Laura Kuenssberg kazetariaren saioan egin dioten elkarrizketan egin ditu adierazpenok.

Harrisek, Erresuma Batuan eman duen lehen elkarrizketan, berretsi du "litekeena" dela egunen batean presidente izatea. Eta, hain zuzen ere, adierazpen horiengatik ondorioztatu dute AEBetako 2028ko Presidentetzarako hauteskundeetara aurkezteko aukera buruan duela. 

Bere ilobek, "zalantzarik gabe", AEBn emakumezko presidente bat ezagutuko dutela ere azpimarratu du.

Esan bezala, ez du berriro hautagai izango den ala ez argitu, baina aurreratu du bere etorkizuna politikan ikusten duela. "Ez dut amaitu. Nire bizitza osoa besteei laguntzera bideratu dut, odolean daramat ", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

CANBERRA (Australia), 10/12/2025.- Social media application logos appear on a mobile phone screen outside Parliament House in Canberra, Australia, 10 December 2025. The social media ban for minors under 16 in Australia takes effect on 10 December 2025. EFE/EPA/LUKAS COCH AUSTRALIA AND NEW ZEALAND OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indarrean da Australian 16 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzea debekatzen dien lege "historikoa" 

Australiako Gobernuaren arabera, nerabeek gero eta presio handiagoa jasaten dute ingurune digitaletan, eta sare sozialak goizegi erabiltzeak antsietate, autoestimu baxu eta eskola-isolamendu arazoak larriagotu ditzake. Aldekoak eta kontrakoak ditu lege aitzindariak; azken horien iritziz isolamendua eta deskonexioa ekar diezaieke erabiltzaile zaurgarrienei. 

Oslo (Norway), 08/12/2025.- Security measures in front of the Grand Hotel in Oslo, Norway, 08 December 2025, in connection with the Nobel Peace Prize. Venezuelan opposition leader Maria Corina Machado is expected to arrive in Norway to receive the Nobel Peace Prize, according to a Norwegian official. The Nobel Prize ceremonies for 2025 are scheduled to take place on 10 December 2025, in both Stockholm and Oslo, as the central event of the Nobel Week 2025 running from 06 to 12 December. (Noruega, Estocolmo) EFE/EPA/LISE ASERUD NORWAY OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bertan behera utzi dute Maria Corina Machadok Osloko Nobel Institutuan eman beharreko prentsaurrekoa, eta zalantzan dago saria jasotzeko izango egongo ote den

Venezuelako oposizioburuak Norvegiako hiriburura joan egingo dela ziurtatu dio Nobel Institutuari. Hala izango balitz, Machado 2024ko abuztua ezkero lehenengoz agertuko litzateke jendaurrean. Bakearen Nobel Batzordearen buruak bidaia "arriskutsua" dela esan du, Nicolas Maduroren Gobernuak Machadoren aurka har ditzakeen errepresaliak direla eta.

Gehiago ikusi