Louvre museoko ustezko bi lapur atxilotu dituzte
30 urteko bi gizon dira atxilotuak eta horietako bat bitxi-denda batean lapurtzeagatik fitxatuta zegoen. Horietako bat larunbat gauean atxilotu zuten Charles de Gaulleko aireportuan, Aljeriara zihoan hegazkin bat hartzera zihoanean, eta bestea Saint-Denis auzoan. Frantziako Poliziak uste du lau lagunek egin zutela lapurreta; beraz, beste bi faltako lirateke.
Louvre museoa munduko museorik bisitatuena da. Artxiboko argazkia: EFE
Frantziako Poliziak bi pertsona atxilotu zituen larunbat gauean, Parisko Louvre museoan urriaren 18an gertatutako bitxien lapurretarekin zerikusia dutelakoan, Le Parisien hedabideak aurreratu duenez.
Fiskaltzak bi atxiloketa horiek baieztatu ditu, baina informazioa "presaka" zabaldu izana deitoratu du, ikerketarako kaltegarria izan daitekeelako.
"Sentitzen dut horren berri hain arin zabaldu izana. Horrek oztopatu besterik ez du egin mobilizatutako 100 agente ostutako bitxiak eta lapurrak bilatzeko egiten ari diren lana. Goizegi da xehetasunak emateko", azpimarratu du Laure Beccuau fiskalak ohar batean.
Frantziako Barne ministroak eskerrak eman dizkie ikertzaileei X sarean argitaratutako mezu batean eta sekretupeko ikerketa errespetatzeko ere eskatu du.
Antza denez, lapurretako bat Aljeriara zihoan hegazkin bat hartzera zihoanean atxilotu dute, hedabide batzuek polizia-iturriak aipatuta zabaldu dutenez. Bestea, berriz, Sena Saint-Denis departamenduan atxilotu dute, baina ez dute horren inguruko xehetasun gehiagorik eman.
Bi atxilotuek 30 urte inguru dituzte, eta karga-jasogailua zeraman kamioi bat erabiliz sartu ziren Frantziako museorik ospetsuenean. Poliziak uste du lau gaizkileren taldeko kideak direla, eta, ondorioz, lapur talde antolatu bateko kide izatea eta delituak egiteko legez kanpoko taldea osatzea leporatuta atxilotu dituzte.
Polizia judizialaren komisarian dituzte atxilotuak eta gehienez 96 ordu eduki ahal izango dituzte bertan.
Egun argiz egin zuten lapurreta
Lapurreta 09:30ean jazo zen. Gaizkileak Sena ibaiaren ondotik iritsi ziren museora, bi motozikleta eta karga-jasogailua zeraman kamioineta bat erabiliz. Leiho bat hautsi ondoren, lapurretako bi Apolo galeriara sartu ziren, eta Bigarren Inperioko bitxiak gordetzen zituzten bitrinak eta Frantziako errege bildumako bitxiak babesten zituztenak hautsi zituzten.
Bi lapurrek txaleko horiak eta langile arropak zeramatzaten. Frantziako Barne ministroak jakinarazi zuen "disko-zerra bat" erabili zutela beira ebakitzeko.
Lapurtutako bitxien artean -8 guztira-, Maria Amelia eta Hortensia erreginen diadema bat eta zafirozko lepoko bat, Maria Luisaren esmeraldak eta Eugenia de Montijo enperatrizaren paparreko bat eta diadema bat daude. Ihesi zihoazela, lapurrek Eugenia enperatrizaren koroa galdu zuten.
Lapurtutako bitxiek guztira 88 milioi euroko balioa baina ondare-balio kalkulaezina dute. Oraingoz, ez dago bitxien arrastorik.
Adituen esanetan, nekez saldu liteke merkatu beltzean hain balio handiko altxorra, eta beraz askoren ustez, enkarguz eginiko lapurreta izan da.
Bestalde, lapurreta hori ez da izan Louvren egin duten lehena. 1911n lapurreta ospetsua egin zuten, Vincenzo Peruggia langile ohiak Mona Lisa lapurtu baitzuen. Museo barruan ezkutatu zen, eta pintura bere berokipean ezkutatuta zuela atera zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.