Honela lortu dute Louvreko bitxien ustezko bi lapur atxilotzea
Motorrean ibiltzeko kasko bat aurkitu zuten lapurreta egiteko erabilitako karga-jasogailuan , eta hor eta lapurreta izan zen tokian 150 lagin inguru jaso ostean identifikatu eta atxilotu dituzte ustezko gaizkileak.
Louvre museoan bitxiak lapurtzeko erabili zuten karga-jasogailua. Argazkia: EFE
Frantziako agintariek Parisko Louvre museoko ustezko bi lapur atxilotu dituzte, DNA probak erabakigarriak izan diren ikerketa baten ondorioz. 150 lagin inguru jaso dituzte astebetean, eta horiei esker identifikatu eta atxilotu dituzte ustezko lapurretako bi.
Lapurretan erabilitako karga-jasogailuan motorrean ibiltzeko kasko bat aurkitu zuten, ikerketan funtsezkoa izan dena. Antza denez, lapurrek su eman nahi izan zioten karga-jasogailuari, baina ez zuten denborarik izan, eta ikertzaileek DNA laginak bildu ahal izan dituzte.
Lehen zantzuen arabera, lapurreta enkarguz egin zuten. Gainera, bi atxilotuak Frantziatik irteten saiatu dira: batak Aljeriara ihes egiteko asmoa zuen, eta besteak, Malira.
Ikerketa zabalik dago oraindik, beste bi susmagarrien eta lapurtutako bitxien bila jarraitzen baitute.
Lapurtutako bitxiek guztira 88 milioi euroko balioa baina ondare-balio kalkulaezina dute.