FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Honela lortu dute Louvreko bitxien ustezko bi lapur atxilotzea

Motorrean ibiltzeko kasko bat aurkitu zuten lapurreta egiteko erabilitako karga-jasogailuan , eta hor eta lapurreta izan zen tokian 150 lagin inguru jaso ostean identifikatu eta atxilotu dituzte ustezko gaizkileak.

19 October 2025, France, Paris: Police officers stand next to a furniture lift used by burglars to break into the Louvre Museum on Quai François Mitterrand. The thieves reportedly stole jewelry from Napoleon's collection before fleeing the scene. Photo: Dimitar Dilkoff/AFP/dpa



19/10/2025 ONLY FOR USE IN SPAIN

Louvre museoan bitxiak lapurtzeko erabili zuten karga-jasogailua. Argazkia: EFE

Frantziako agintariek Parisko Louvre museoko ustezko bi lapur atxilotu dituzte, DNA probak erabakigarriak izan diren ikerketa baten ondorioz. 150 lagin inguru jaso dituzte astebetean, eta horiei esker identifikatu eta atxilotu dituzte ustezko lapurretako bi. 

Lapurretan erabilitako karga-jasogailuan motorrean ibiltzeko kasko bat aurkitu zuten, ikerketan funtsezkoa izan dena. Antza denez, lapurrek su eman nahi izan zioten karga-jasogailuari, baina ez zuten denborarik izan, eta ikertzaileek DNA laginak bildu ahal izan dituzte.

Lehen zantzuen arabera, lapurreta enkarguz egin zuten. Gainera, bi atxilotuak Frantziatik irteten saiatu dira: batak Aljeriara ihes egiteko asmoa zuen, eta besteak, Malira.

Ikerketa zabalik dago oraindik, beste bi susmagarrien eta lapurtutako bitxien bila jarraitzen baitute. 

Lapurtutako bitxiek guztira 88 milioi euroko balioa baina ondare-balio kalkulaezina dute.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X