TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Israelen erasoak Gazan, GOIDIak urtebete eta Donostiako alkate berria

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Kfar Aza (Israel), 29/10/2025.- A flare fired by the Israeli army over the northern part of Gaza is seen from Kfar Aza, southern Israel, 29 October 2025. After security talks, Israeli Prime Minister Netanyahu ordered immediate, powerful strikes on Gaza. Both Israel and Hamas accuse each other of violating the ceasefire. EFE/EPA/ATEF SAFADI
Israelen bonbardaketak Gazan. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urriaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Israelen erasoak Gazan: Israelgo Armadak gutxienez 90 pertsona hil ditu, horien artean bederatzi haur eta sei emakume, Gazako Zerrendan egindako erasoetan. Benjamin Netanyahu lehen ministroak agindu ditu erasoak, Hamasek su etena urratu duelakoan. Talde islamistak, ordea, ukatu egin du. 

GOIDIak urtebete: 2024ko urriaren 29an, goialdeko depresio batek eragindako uholdeek Valentziako probintziaren zati handi bat hondatu zuten. Guztira, 229 hil ziren Valentziako Erkidegoan, 7 Gaztela Mantxan eta 1 Andaluzian. Estatu hileta egingo dute arratsaldean eta biktimek ez egiteko eskatu arren, Carlos Mazon Generalitateko presidentea bertan izango da. 

Donostiako alkate berria: Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotziak Donostiako alkate kargua hartuko du, Eneko Goiak utzitako tokia hartuz. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X