Egiptoko Museo Handiaren inaugurazioa, "aurrekaririk gabeko ekitaldi historikoa"
Zibilizazio bakar bati eskainitako gune arkeologikorik handiena dena Gizako lautadan dago, izen bereko piramideetatik bi kilometro eskasera. 50 hektareako azalera du, eta 100.000 pieza baino gehiago daude bertan; Tutankamonen maskara eta Ramses II.a faraoiaren eskultura, besteak beste.
Zibilizazio bakar bati eskainitako munduko gune arkeologikorik handiena, Egiptoko Museo Handia (GEM, ingelesezko sigletan), inauguratuko da larunbat honetan, azaroaren 1ean, eta Egiptok irrikaz begira dago Gizako ordokian piramideetatik bi kilometro eskasera dagoen eraikin ikusgarrira.
Gizako piramideen oinetara, Niloren mendebaldeko ertzean dagoen 50.000 metro karratuko eraikin-multzoan miretsi eta aztertu ahal izango den 100.000 pieza baino gehiagoko bilduma erraldoian nabarmentzekoak izango dira Tutankamonen urrezko maskara eta Ramses II.aren koloso handia.
"Aurrekaririk gabeko gertakari historikoa" da, bai herrialdearentzat, bai kultura unibertsalarentzat, arabiar herrialdeko agintarien arabera.
Mundu osoko ehunka telebista-kate, Interneteko plataforma eta sare sozial, TikTok (ekitaldiaren babesle nagusietako bat) besteak beste, bertan izango dira, ekitaldia zuzen-zuzenean eskaintzeko. Horren edukirik, baina, ez dute aurreratu.
Egiptok mundura zabaldu nahi du bere irudia, eta Egiptoko Museo Handia turismoa eta ospea erakartzeko gune bihurtu. Aurreikuspenen arabera, urtero 5 milioi bisitari erakarriko ditu, Egipto turismo kulturalaren erreferentzia gisa finkatzeko, horren mende baitago, neurri handi batean, herrialdearen ekonomia.
Egiptoko Museo Handia. Argazkia: EFE
Bi hamarkada baino gehiago behar izan dira Egiptoko Museo Handia gauzatzeko, lanak asko luzatu baitira iraultza, pandemia eta krisi ekonomikoen ondorioz. 1.200 milioi dolarreko inbertsioa behar izan da eraikitzeko. Eraikinak triangelu-forma du, eta Keops eta Mikerinosen piramideetara bideratuta dago. Askok pozik hartu dute, ingurumenaren aldetik arduratsua izateaz gain, diseinu berritzailea baitu eta milaka urte dituzten artelanak zaindu eta erakusteko estandar gorenak izan baititu kontuan.
Tutankamonen maskara. Argazkia: Wikipedia
Tutankamonen maskara eta askoz gehiago
Egiptoko Museo Handiak 100.000 pieza baino gehiago bilduko ditu, 7.000 urteko historia hartzen dutenak, Egipto predinastikotik hasi eta greko-erromatarren garaira arte. Horietako 20.000 inoiz jendaurrean erakutsi gabekoak izango dira.
Museoaren erakargarritasun nagusien artean, Tutankamonen objetu-sorta erraldoia dago: 5.398 objektu. Horiek guztiak 7.500 metro koadroko espazio bakar batean bildu dira, faraoi-haurrari eskainitako eremu ikusgarrian. Tutankamonen maskara da, zalantzarik gabe, Egiptoko Museo Handiaren pieza nagusia. Bertan ikusi ahal izango dira, gainera, zeremonia-gurdia, bere hiru sarkofagoak —horietako bat 110 kilo urrez egina—, errege-tronua, bitxiak, sandaliak eta errituak egiteko altzariak, besteak beste.
Ramses II.aren kolosoa. Argazkia: EFE
Egiptoko Museo Handia zenbakitan
Inaugurazioa: Azaroak 1
Jendearteari zabalik: Azaroaren 4tik aurrera (Museoaren zati bat zabalik da duela bi urtetik)
Inbertsioa: 1.200 milioi dolar inguru, Japoniak finantzatua zati handi batean.
Sarreren prezioa:
- Helduak (atzerritarrak): 1.450 libera egiptoar (26 euro inguru)
- Haurrak eta ikasleak (atzerritarrak): 730 libera egiptoar (13 euro inguru)
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.
NATOk Trumpi erantzun dio aliatuek laguntza eskaini diotela Ormuzerako
AEBko presidenteak ohartarazi zuen Aliantzak “oso etorkizun makurra” izango duela aliatuek itsasartea desblokeatzen laguntzen ez badute. Erresuma Batuak adierazi du “plan kolektibo bat” lantzen ari dela eremurako, eta EBk Atzerri ministroak bildu ditu auzia aztertzeko.
Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Israelen eta Iranen arteko erasoaldi betean, Trumpek uste du ez direla su-etenerako baldintzak betetzen
"Iranek akordio bat erdietsi nahi du, baina nik ez, ez direlako horretarako baldintzak betetzen", esan du agintari estatubatuarrak NBC telebista kateari emandako elkarrizketan.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusia Libanon izan da eta elkarrizketarako deia egin du
Guterresek ohartarazi du ez dagoela irtenbide militarrik Hizbulá talde xiitaren eta Israelen arteko egungo gatazkarako, eta bi aldeei elkarrizketara eta bide diplomatikoetara jotzeko eskatu die Beiruten eman duen prentsaurrekoan.
Jurgen Habermas filosofo alemana hil da, 96 urte zituela
Komunikazio Ekintzaren Teoriaren egileak lotura estua zuen Frankfurteko Eskolarekin. Hain zuzen ere, bertan egin zuen bere ibilbidea pentsalari eta gizarte-ikertzaile gisa.