Putinek proba nuklearrei berrekiteko aukera aztertzeko eskatu die gobernukideei
Donald Trumpek arma nuklearrekin probak egiteko aukera planteatu ostean iritsi da iragarpena. Errusiako presidenteak esan du bere herrialdeak zorrotz betetzen duela proba horiek ez egiteko politika, "beste herrialdeek gauza bera egiten duten bitartean".
Vladimir Putin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak proba nuklearrak berriz egiten hasteko aukera aztertu nahi du eta txosten bat eskatu die bere gobernukideei, telebistaz eman duten Segurtasun Kontseiluaren ezohiko bileran.
Joan zen astean Donald Trump AEBko presidenteak arma atomikoekin probak egiteko aukera mahai gainean jarri ondoren egin du iragarpena Errusiak.
Errusiako presidentearen hitzetan, Kremlinek eutsi egingo dio proba nuklearrak ez egiteko politikari, "beste potentzia batzuek gauza bera egiten badute".
Andrei Belousov Errusiako Defentsa ministroaren iritzian, Estatu Batuen azken egunetako adierazpen eta ekintzak ikusita, "gomendagarria da eskala handiko proba nuklearretarako prestatzea berehala".
Putinek gaia aztertzea eskatu die Kanpo Harremanetarako Ministerioari, Defentsa Ministerioari, zerbitzu bereziei eta agentzia zibilei, Segurtasun Kontseiluan erabakia hartu eta proba horien balizko hasiera planifikatzeko.
Estatu Batuek 1992an egin zituzten azken entsegu nuklearrak, Txinak eta Frantziak, 1996an eta Sobietar Batasunak, 1990ean. Sobietar Batasunaren ondorengo Errusiak, nahiz eta aurreko garaietatik jasotako armategi nuklearra izan, ez du inoiz horrelakorik egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".