Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nicolas Sarkozy aske dago, baldintzapeko neurriekin

Frantziako presidente ohia kartzelatik irtengo da, 20 eguneko espetxealdiaren ostean. Auzitegiak hainbat neurri ezarri dizkio, eta, besteak beste, ezin izango du Frantziatik irten.

Frantziako presidente ohia kartzelatik irtengo da, 20 eguneko espetxealdiaren ostean. Auzitegiak hainbat neurri ezarri dizkio, eta, besteak beste, ezin izango du Frantziatik irten.

Nicolas Sarkozy.

Parisko Apelazio Auzitegiak baldintzapeko askatasuna eman dio Nicolas Sarkozyri. Frantziako presidente ohiak Justiziaren kontrolpean izango du askatasuna.

Horrenbestez, Frantziako presidente ohia kartzelatik irtengo da, 20 eguneko espetxealdiaren ostean. Sarkozyri 5 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, ustelkeriagatik. Hain zuzen ere, Agintariak gaur arratsaldean utziko du La Santeko espetxea (Paris).

Muamar Gadafi buruzagi libiarraren erregimenaren diruarekin lotutako gaizkile-elkarteko kide izateagatik zigortu zuten Sarkozy. Zehazki, irabazi zituen 2007ko hauteskundeetarako dirua jasotzeagatik, eta erregimenaren arduradunekin negoziatzeagatik.

Auzitegiak, beraz, "onargarritzat" jo du aske uzteko Fiskaltzaren erabakia, zenbait baldintza ezarri aurretik; horien artean, Frantziatik irteteko debekua.

Fiskaltzak egindako apelazioak lortu du erabakia aldatzea. Prozesuak 2026an jarraituko du, eta, beraz, baliteke presidente ohia espetxean ez egotea sententzia apelazioan aztertu edo berretsi arte.

"Justizia egin da"

Espetxetik atera berritan, X sare sozialean mezua idatzi du Sarkozyk. "Justizia egin" dela eta, orain, bere helburu bakarra errugabea dela frogatzea dela adierazi du. "Justizia egin da. Orain apelazio-epaiketa prestatuko dut. Nire indar guztia helburu bakarrean xahutu dut: errugabea naizela erakutsiko du. Egia gailenduko da. Bizitzak hori erakusten digu. Historiaren amaiera idazteke dago". 

Halaber, babesa adierazi dioten guztiei eskerrak eman dizkie. "Jasotako milaka mezuek hunkitu egin naute eta aurrera egiteko indarra eman didatea", dio mezuak. 

 

"Amesgaiztoa"

Presidente ohiak "amesgaizto" gisa deskribatu zuen kartzela, Apelazio Auzitegiaren azken erabakiaren berri izan aurretik. "Espetxeko langileen gizatasuna eskertu nahiko nuke, espetxeko amesgaizto hau jasangarria bihurtu dutelako", adierazi zuen. 

Beste behin, salatu zuen bere epaia "manipulatu egin" dutela. "Gogorra da, oso gogorra, preso guztientzat, nekagarria dela esango nuke", azaldu zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X